Nahi duenak udaran baliabide hauek aprobetxatzeko...

Irudi bakoitzaren gainean klik eginda, jolasak edo irakurtzeko ipuinak topatuko dituzue.

(Ordenagailu batzuetan karratuak oso txikiak ikusten dira, handitzeko, beheran, eskubian dauden 4 karratuen gainean klik egin)

JOLASAK
 


IRAKURKETA

OSTIRALA 19- OPORRAK IRITSI DIRA!

KAIXO LAGUNAK!


Ikasturteko azken ostiralera iritsi gara. Egoera berezi honetan hiru hilabete pasa ditugu eta denok asko ikasi dugu, eskertu nahiko gneuke egin duzuen ahalegin guztiarengatik.

Primeran aritu zarete! Ongi pasa datorkigun udaran eta asko disfrutatu. Besarkada erraldoi bat denontzat eta mila esker egindako guztiarengatik.

GERO ARTE... LASTER ARTE!


SORMENA

OSTEGUNA 18

Kaixo berriro!

Animo neska-mutilak, azkeneko bi egunak bakarrik falta zaizkigu. Bihar bideo-deiak egingo ditugu agurtzeko, beraz goizean mesedez konektatu elkarri agurtzeko.

Hementxe gaurko proposamenak:

1. PROPOSAMENA
ARIKETA FISIKOA


Hartu etxeko dado bat eta... jolastera! 

Sakatu zenbaki bakoitzean azaltzen diren ikur berezietan zer egin jakiteko! Proba gaindituz gero, tokian bertan gelditu eta txanda hurrengoari eman.

Animatu etxekoekin jolas moduan egitera. Froga desberdinak daude, bideoak, erronkak... Mugitu gorputza!




2. PROPOSAMENA
BIDEO POLIT BAT IKUSI

Color your world with kindness



Hurrengo galderak pentsatu:

- Gustatu al zaizu izenburua?

- Zergatik aldatzen da irudia txuri beltzetik kolorera?

- Beste sekuentziaren bat gehituko zenuke? Marraztu zuk gehituko zenukeen sekuentzia koaderno edo orri txuri batean eta guri bidali.

ASTEAZKENA 17

Kaixo kaixooo!
Atzera kontua hasi da, hiru egun besterik ez dira falta! Animo txapeldunak! 

4. mailako irakasle guztiak oso pozik gaude azken hilabete hauetan egin duzuen lan eta esfortzu guztiarekin!


Gaur 4.C gelakoak bideo-deira sartzeko esteka hementxe: meet.google.com/taj-uarw-xos

Hementxe gaurko proposamenak:

1. PROPOSAMENA
PENTSATZEKO ARIKETAK


Proposamen hau ez duzu zertan dena gaur egin behar, familian egin dezakezue erronka moduan bakoitzak bere zotzak erabilita.




2. PROPOSAMENA
LIBURUREN BAT BESTEEI GOMENDATZEN


Gaurko bigarren proposamenean azken hilabete hauetan irakurri duzun liburu bat beste pertsona bati gomendatuko diozu. Hau egiteko, fitxa interaktiboa bete dezakezu edo pdf formatuan dagoen dokumentua bete.


2. aukera: fitxa eskuz bete


3. PROPOSAMENA- GAUR DA AZKENEKO EGUNA BIDALTZEKO

"Aukera berriak" abestiaren bideoa bidali nahi duzuenok, gaur da azkeneko eguna bidaltzeko. Animatu!

ASTEARTEA 16

Kaixo!!

Ea gaurko lan proposamenak gustatzen zaizkizuen!

1. PROPOSAMENA

LUZAKETAK

Orain luzaketak egitea proposatzen dizuegu. 

Zein luzaketa mota izango direla uste duzu? Besoak, hankak, sorbaldak...? 

EZZZZ, oraingoan gure ahoa eta ahoan dauzkagun muskuloak luzatuko ditugu. 

Egin bideoan proposatzen diren ariketak:



2. PROPOSAMENA


SORMENA ETA IRUDIMENA


1. BIDEOA IKUSI


2. ZUEK ZUEN ARTELANA SORTU

Bideoa ikusi ondoren, zuek zuen artelana sortuko duzue eta guri bidali behar diguzue, Driveko karpetara igo edo emailez bidali. Egin aurretik, ideiak ondo pentsatu! Ezin dira bideoko ideiak erabili, zuek zuena sortu behar duzue.


3. PROPOSAMENA

Batzuk atzo proposatu genuen dantzaren zatia grabatu duzue, beste batzuk oraindik ez duzue bidali. Bidali ez duzuenok, gaur grabatzeko denbora duzue.


BIDEOAK ZUTIK(BERTIKALEAN GRABATU MESEDEZ. MOBILA ETZAN GABE!

ASTELEHENA 15

Kaixo 4. maila!



Zer moduz zaudete?

Azken astean sartu gara! Pozik, ezta?

Ea ba, aste honetan ez dugu prestatuta genuen ordutegia jarraituko, ekintza desberdinak izango dira, beraz, azkeneko astea berezia izango da.

Hementxe dituzue gaurko lantxoak:


1. PROPOSAMENA

DANTZA DENEN ARTEAN 

Elkarrekin gozatuko dugu koreografia bat sortuz, inoiz baino elkartuagoak egoteko. Guk koreografia egiteko, "Aukera berriak" abestia aukeratu dugu.
  • Zer egin behar dugu? Dantzan grabatuko gara, baina tokatu zaigun zati zehatzean. Garrantzitsua da zati hori bakarrik grabatzea eta ez abesti osoa, guk erraz montatu ahal izateko. Grabatzeko mozorratu zaitezkete, koreografi txiki bat prestatu, dantza librea, osagarriak jantzi (txapela, betaurrekoak...) edo zuei bururatzen zaizuen beste zerbait.
  • Abestia nola banatuko dugu? Gelako zerrendaren ordenaren arabera banatuko dugu.

          - 1etik- 3ra: 18 seg. - 46 seg.
          - 4tik-7ra: 46 seg. – 1:14 seg.
          - 8tik-11ra: 1:14 seg. – 1:55 seg.
          - 12tik-15ra: 1:55  seg. – 2:22  seg.
          - 16tik-19ra: 2:22  seg. – 2:52  seg.
          - 20tik-22ra: 2:52  seg. – 3:25  seg.


BIDEO GRABATZEN DUZUENEAN ZURE TUTOREARI BIDALI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI. ASTEAZKEN GAU ARTE IZANGO DUZUE DENBORA BIDALTZEKO. ANIMATU, GUK DENEN ARTEAN MUNTAI POLIT BAT EGINGO DUGU AGURTZEKO!



2. PROPOSAMENA

Hauek dira ostiraleko pista jolaseko dokumentuak, argazki bakoitzaren ondoan jarritako informazioa irakurri.

 

3. PROPOSAMENA

Gaur, irakurketa testu bat irakurriko duzue Filipedes atenastarraren kondaira Maratonetik Atenaserainoko korrikaldiari buruz. 


PISTA JOLASA- OSTIRALA 12

Kaixo denoi!!

Gaurkoan proposamen polit batekin gatoz. Asteburu ederra pasa eta gozatu!


JOLASA 10:30ETATIK AURRERA HASIKO DA, LEHENAGO EZ






Gaur jolasten hasteko hurrengo kodea mugikor batekin eskaneatu:

ZEIN DA ZEIN?- OSTEGUNA 11

Kaixooo! Iritsi da denok batera jolasteko eguna!




11:30TAN DENAK BILERA BEREAN SARTUKO GARA, ETA AZALDUKO DIZUEGU:



Baina, nolako galderak egin daitezke? Hementxe aukera batzuk:



Ez baduzue ulertzen, hemen ohartxo laburrak:



Zalantzak baldin badituzue, guri idatzi.

ASTEAZKENA 10

Kaixo!

Animo koadrila, geroz eta gutxiago geratzen zaigu eta!!!



Gaur 4.C gelakoak bideo-deira sartzeko esteka hementxe: meet.google.com/cou-cfcx-tfg

Galdetegian izena eman zenutenekin, taldeak sortu ditugu. 


ADI! LETRA LARRIZ IDATZITA DAGOENA TALDEAREN IZENA DA. JOLASTEKO, ZUEN TALDEAREN IRUDIAN AZALTZEN DENA JARRI BEHARKO DUZUE, TALDEAREN IZENAREN KOLOREKO KAMISETA BAT, "TXAPELAK" TALDEKOEK TXAPEL BAT ETA "BETAURREKOAK" TALDEKOEK BETARREKOAK ZUEN ARTEAN BEREIZTEKO.





Egun on programa!

Gaur pentsatzeko logikako ariketa bat dugu, nahi duenak egiteko.


Gazte: 

1. DICTADO


Vamos a hacer un dictado. Escucha con atención cada audio. Cuando lo hayas memorizado, reescíbelo a su lado.

Ficha: dictado

Como sabéis, al final pichar en la casilla "Enviar mis respuestas a mi profesor/a", estos son los emails: mezeizal@herrikide.eus o adelcastillo@herrikide.eus


2. LAS REGLAS DE UN JUEGO


¿Conoces este juego? Si no has jugado nunca a SERPIENTES Y ESCALERAS, hoy vas a poder hacerlo.

Primero lee bien las reglas del juego: reglas

Después de leer las reglas y responder a las preguntas, puedes jugar en familia utilizando la siguente plantilla: serpientes y escaleras


Mate:

- Matematikako saioan jarraitu astelehenean proposatutako lanarekin, oso sinplea egin baduzu saiatu gehiago osatzen eta argazki originalak ateratzen. Lan politak egin daitezke geometriarekin!

- Bukatuta duzula iruditzen bazaizu, aukeran dauzkazu ariketa interaktibo hauek:

Gorputz geometrikoen izenak: ariketa

Zuzen motak: ariketa

Irudi lauak: ariketa

Poligonoen perimetroa: ariketa