Zer moduz joan da astea? Beno, larunbatean eta igandean eguraldi ona egingo duela esan dute, beraz aprobetxatu!
Hurrengo astean zehar Herrikide festa ospatuko dugu, aukerako zatian horri buruzko azalpen labur bat jarri dugu. Hurrengo astean zehar zenbait ekimen eta jarduera egingo dira eta zuek, bai familian baita bakarka ere parte hartzeko aukera izango duzue.
Egun on programa!
Ostiraleko lanak egin aurretik, astea ondo bukatzeko, abesti bat entzutea proposatzen dizuegu. Ziur abestia ezagutzen duzuela.
Mate:
Gaur pisuaren lanketarekin jarraituko dugu.
1. Aurreko eguneko "Alaitzen ariketa" mosaikoa zuzendu. Hementxe erantzuna: Alaitzen mosaikoa
2. Gaur matematikaren hasteko ariketa hau pentsatu eta egingo duzue. Ariketa hementxe: pisuaren ariketa
3. Bideoa ikusi.
Batzuek bideo ikusteko zailtasuna izan dituzue, beraz saiatu esteka horrekin:
Batzuek bideo ikusteko zailtasuna izan dituzue, beraz saiatu esteka horrekin:
Aurkezpena ikusi nahi baduzue, hementxe sakatu: pisu neurrien aurkezpena
4. Pisu neurrien ariketekin jarraitzeko, fitxa interaktibo bat sortu dugu, aurreko egunekoaren antzekoa, ea oraingoan hobeto funtzionatzen duen, ziur baietz! Animo!
Fitxa: pisuen neurrien ariketa
Fitxa bukatzean bi aukera ematen ditu: ikusi zuzenketa eta irakasleari bidali. ZUEK NIRE IRAKASLEARI BIDALI AUKERA SAKATU BEHAR DUZUE. Hor zure izena, maila, arloa eta zure matematikako irakaslearen email idatz beharko duzu. (Hauek dira matematikako irakasleen emailak: eta )
Gazte:
Y para acabar la semana...
ALGUNA ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LA TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELA A TU PROFESORA DE LENGUA.
Aquí las actividades que debéis realizar: invita a alguien a tu fiesta de cumpleaños
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.
Aukerakoa:
Ikasturtea bukatzeko gero eta gutxiago falta da eta denok galdetuko duzue
zer gertatuko ote den ikastetxeko festarekin: ospatuko ote da? Nola? Hurrengo astean zehar, ekintza desberdinak antolatuko ditugu. Jarduera batzuk aurretik prestatu beharko dira eta besteak, berriz, zuzenekoak izango dira.
GAURKO PROPOSAMENA ASTELEHENERAKO HAU DA: postre lehiaketa. Postre lehiaketa klasiko bat da gure festan. Aurten ere ezin dugu kanpoan utzi. Egin zuen postrea, argazkia atera eta bidali astelehena baino lehen!
Saiatu originalak izaten, hementxe ideia polit batzuk jartzen dizkizuegu
ASTEBURU ON DENEI!!!!!!!!!!!!!!!!!