OSTIRALA 5

Kaixo lagunak, iritsi da ostirala! Ongi pasa asteburua!



Gaur lanean hasi baino lehen gauza bat esan nahi dizuegu, ADI IRAKURRI.


Hurrengo astean Lizarrara joatekoak ginen, baina egoera berezi hau dela eta ezingo dugu bi eguneko irteera egin. Horren ordez, hurrengo ostegun eta ostiralerako proposamen dibertigarri eta ero batzuk ditugu, libururik gabe egiteko!
Horretarako, hurrengo ostegun goizean, ekainak 11, zuzenean gurekin jolas batean parte hartu nahi baduzue, astelehen gaua baino lehen, izena eman beharko duzue ondorengo galdetegian.
Apuntatu baino lehen oso garrantzitsua izango da gurasoei galdetzea. Jolasean parte hartzeko izena ematen baduzue, garrantzitsua izango da ostegunean guk jarritako orduan konektatzea talde bateko partaide izango zarelako.
Hementxe izena emateko galdetegia: izena eman (Bakoitzak behin bakarrik izena eman)
Animatu parte hartzera, ondo pasako dugu eta!

Egun on

Zer moduz doaz zuen dilistak? Begira gureak: 
Orain eskubiko aldean azaltzen den bigarren pausoa jarraitu beharko duzue.

Mate:

Gaur edukiera landuko dugu.

1. Bideoa ikusi: edukiera neurriak

Nahi baduzu aurkezpena poliki ikusteko hementxe duzu:




2. Jarduera interaktiboa egin: edukiera

Hauek dira matematikako irakasleen emailak: 
mezeizal@herrikide.eus eta icalvilloc@herrikide.eus)


Gazte:

Y para acabar la semana...

1. Ver el video.



Antes de hacer la siguente actividad, recordar:

- Sinónimo: son palabras diferentes, pero que tienen el mismo significado o uno muy parecido

- Antónimo: son palabras que tienen significados contrarios entre si, es decir, significan lo opuesto.


2. Hacer la actividad interactiva, pasapalabra: actividad pasapalabra




Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 




Aukerakoa: 



Gaur abesti polit bat entzutea proposatzen diezue, gaztelaniaz da, "De ellos aprendi".

Abestiaren letra hementxe jarriko diezue eta letra irakurtzen duzuen bitartean abestia jarri.

- Abestia: canción

- Abestiaren letra: 




OSTEGUNA 4

Kaixooo, egun polita gaurkoa ere!



Egun on programa!

Gaur goizean, nola sentitzen zaren pentsatuko duzu. Zer sentitzen duzu zuk orain? Zein sentimendu edo emozio?




Euskera:

Astelehenean, hartz txuriari buruzko ipuin bat irakurri zenuten, eta gaur zuek idazle bihurtuko zarete. Gaur ipuina ordenagailuan idatziko duzue eta guri bidaliko diguzue, fitxa interaktibo baten bidez.
                                                                                                                     
Idazten hasi aurretik, pentsatu...

1. Zein diren protagonistak, NON gertatzen den istoria eta NOIZ gertatzen den.

    Nola hasiko da nire ipuina? (Esapide polit bat aukeratu edo asmatu)

2. Zer gertatzen da?
    Ipuinean zein arazo dago?

3. Nola amaitzen da? Nola bukatuko da nire ipuina? (Bideoko adibideren bat erabili edo zuk asmatu)

Behar baduzue asteleheneko bideoa berriro ikusi: ipuinaren zatiak

Hau irakurri- NIRE IPUINA IDAZTEKO GOMENDIOAK: gomendioak



 (Handitzeko irudiaren gainean klikatu)


Ipuina pentsatuta duzunean, idazten hasi zaitezke...

Txantiloi honetan idatzi behar duzu: ipuina idazten



Bukaeran, errepasatu eta bidali...


Idatzi ondoren, errepasatu. 




Errepasatu eta gero, badakizu, zure euskerako irakasleari bidali: 
mezeizal@herrikide.eusicalvilloc@herrikide.eus edo adelcastillo@herrikide.eus.


English:

Good morning,

There is very little left to finish the course and so today's main activity will be related to what we have been doing for the last few weeks. Today's news click here: 4th of June

We will have today's news to begin with, and then, a card with the different today's news that we have worked on during the whole course. Click here: today's news last day. You need to send this second worksheet to your English teacher.

Cheer up, one last effort champions!



Irakurketa: 


Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiki bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 




Aukerakoa:


Gaur aukeran haize errota bat egitea proposatzen dizuegu, ea gustatzen zaizuen!

Hementxe: haize errota


ASTEAZKENA 3

KAIXO, animo asteazkenarekin!



Gaur dakizuen bezala asteazkena da eta bideo-deiak ditugu. Hementxe dituzue 4.C eta 4.D gelakoek bideo-deirako estekak, baina zuen irakasleak esan dizuen orduan sartu beharko zarete, ez lehenago.


Egun on programa!

Gaur pentsatzeko abesti polit bat entzutea proposatzen dizuegu. Hauek dira abestian aipatzen diren zenbait esaldi.

"Nire gorputza da, aske eta librea"                "Nork bere burua maitatu"

"Denak ezberdinak, eskubide berberak"


Gazte:

Hoy vamos a hacer un trabajo relacionado con las sombras. Esperemos que os guste. 👀😋

1. Ver y escuchar el cuento "La pequeña oruga glotona": el cuento

Ahora, vais a pensar las siguentes preguntas, pero no las vais a escribir:

- ¿Cómo crees que se ha grabado?

- ¿Tú te ves capaz de grabar algo así?

2. Ahora vas a dejar volar tu imaginación, y desde casa prueba a hacer un trabajo con sombras en algún lugar oscuro.

 Perooo... ¿Qué puedo proyectar? Puedes elegir entre una de las siguentes opciones: 


Para saber cómo podéis preparar vuestra proyección, hemos preparado un vídeo. Tienes que ver el vídeo para saber qué necesitarás y cómo vas a hacer tu propio proyector con un rollo de papel.



Cuando lo tengas todo preparado, empieza a recitar tu poema, explicar la curiosidad... o lo que hayas elegido. Si necesitas más de un tubo, haz más. 

Por último, cuando lo tengas bien ensayado, grábalo. PUEDES INVITAR A ALGUIEN DE TU FAMILIA A QUE PARTICIPE CONTIGO.

Cuando la hagas, mándasela a tu profesora de lengua. ¡Seguro que os quedarán proyecciones súper chulas!


Mate:

1. Asteleheneko lanak zuzendu: eragiketak eta buruketa

2. Buruko kalkulua entrenatzeko fitxa interaktibo bat: fitxa

3. Zatikiak errepasatzeko bideo laburra ikusi.



4. Zatikiekin egiteko ariketa bat duzue:zatikiak praktikatzen

ARIKETA HAUEK KODEARNOAN EDO FITXAN BERTAN EGIN



Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.

ASTEARTEA 2

Kaixooo!!
Zer moduz atzo? 


Dakizuen bezala, bihar gurasoek eskolatik zuen mateariala hartuko dute. 4.B, 4.C eta 4.D gelako ume batzuek Ritaren liburua etxean daukazue, liburu hori bihar gurasoek eskola ekarri beharko dute hurrengo urtean beste ume batzuk beharko dute eta. Beraz gurasoei biharko Ritaren liburua prest utzi.


Egun on programa!

Astearte goiza yoga saio batekin hasiko dugu, animo eta gorputza luzatu!


Natur

Gaur ez dugu beste ekosistema bat landuko, baina ekosistemekin zerikusia duten lantxo batzuk egingo ditugu.

1. ariketa: DILISTAK LANDATZEN 

Erreka eta ibai inguruetan landare desberdinak daudela ikusi dugu, horregatik gaur gure etxean guk gure landaretxoa landatuko dugu. Gaur, posterrean jartzen duena egin beharko duzue, eta aste honetan zehar, beste egun batean, hurrengo pausoa zein den azalduko dizuegu, beraz adi egon!

Zer egin behar duzuen jakiteko bideoa ikusi: Dilistak landatzera!



2. ariketa: ANIMALIA BATEN DESKRIBAPEN FITXA IRAKURRI ETA IKERTU

Ekosistemetan animalia ugari egoten direla ere ikusi dugu azkeneko asteetan. Orain, animalia baten deskribapen fitxa irakurriko duzu, hartz arrearena hain zuzen ere. Ondoren, hartz txuriaren inguruko bitxikeri bat ikertuko duzu.

Hementxe fitxa: hartzaren deskribapen fitxa

3. ariketa: IBAI ETA ERREKA INGURUETAKO ANIMALIA BATEN FITXA SORTU

Azkenik, zuek erreka edo ibai inguruetan bizi den animalia baten deskribapen fitxa idatzi beharko duzue. Horretarako, hurrengo posterrean ibai eta erreka inguruetako fauna azaltzen da eta hortik bat aukeratu beharko duzu.




Posterreko animalia bat aukeratu duzunean, animalia horren deskribapen fitxa sortuko duzu. Fitxa idazteko, hartzaren fitxaren eredua begiratu eta informazioa interneten bilatu.

Zure animaliaren fitxa sortzeko, formatu hau erabili dezakezu edo zuk zurea eskuz sortu: nire animaliaren fitxa    SORTZEN DUZUN FITXA NATURREKO IRAKASLEARI BIDALI


English

Good morning,


June is here and the first thing we propose you today is to make the JUNE PAGE. This activity is optional and you can do it in your notebook, a sheet of paper or on your computer or tablet (Canva, Paint, Microsoft Word, PicCollage...). Summer is coming!

Like every day, today's news activity. Today´s news (02-06-2020)

For today's main activity, we will use the text from the previous day about wolves. Wolves information. Once you have read the text, complete these 3 worksheets using the information you have in the text.

1st worksheet

2nd worksheet

Enjoy!



Irakurketa:

Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaur arratsaldean aukeran pentsatzeko bi ariketa egitea proposatzen dizuegu.

1. pentsatzeko ariketa: ariketa

2. pentsatzeko ariketa: ariketa

ASTELEHENA 1

Kaixooo lagunak!


Beste asteburu bat pasa da. Zer moduz? Zein azkar pasa den! 

Gaur ekaina hasi dugu, zein azkar pasatzen diren azken hilabete hauek...



Egun on programa!

Astea ondo hasteko, entzun ezazu "Lagun bat" olerkia.

Ondoren, pentsatu entzun duzunaz.

- Noiz sentitzen duzu zuk lotsa?

- Zer egin dezakezu lotsa gainditzeko?


Mate:

Hementxe gaurko matematikako lanak:

1. Ostiraleko lanak zuzendu. Hementxe erantzunak: ostiraleko erantzunak

2. Gaur hasteko, eragiketa batzuk egingo dituzue. Kenketak eta zatiketak ondo eginda daudela ziurtatzeko, frogatu egin beharko duzue. Hementxe: eragiketak

ERAGIKETA HAUEK ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI

3. Buruketa bat egingo duzue. Hementxe: buruketa Tolosatik Donostiara

4. Bukatzeko, lan gehiago nahi duenarentzat hementxe gaurko erronka: Alexen logelako paretak



Euskera:

1. Gaur euskeran Hartz zuriari buruzko ipuin bat irakurri eta entzungo duzue. (Liburu hau batzuk etxean duzue, beraz liburutik irakurri dezakezue). Ondoren, galderei erantzuteko beste galdetegi interaktibo bat sortu dugu, erantzun bezain laster zuek erantzunak zeintzuk diren jakiteko. Guztira 10 galdera dira.

Hementxe irakugaia eta galderak: Hartz zuria

Bukaeran irakasleari bidali sakatu, datuak bete eta zure euskerako irakasleari bidali: mezeizal@herrikide.eusicalvilloc@herrikide.eus edo adelcastillo@herrikide.eus.

2. Gogoratzen al zara ipuin batek zein zati dituen? Bideoa ikusi.



Irakurketa:

Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaur arratsaldean etxean egin dezakezuen apaingarri polit bat egitea proposatzen dizugu. Hementxe: etxerako apaingarria