ASTELEHENA 15

Kaixo 4. maila!



Zer moduz zaudete?

Azken astean sartu gara! Pozik, ezta?

Ea ba, aste honetan ez dugu prestatuta genuen ordutegia jarraituko, ekintza desberdinak izango dira, beraz, azkeneko astea berezia izango da.

Hementxe dituzue gaurko lantxoak:


1. PROPOSAMENA

DANTZA DENEN ARTEAN 

Elkarrekin gozatuko dugu koreografia bat sortuz, inoiz baino elkartuagoak egoteko. Guk koreografia egiteko, "Aukera berriak" abestia aukeratu dugu.
  • Zer egin behar dugu? Dantzan grabatuko gara, baina tokatu zaigun zati zehatzean. Garrantzitsua da zati hori bakarrik grabatzea eta ez abesti osoa, guk erraz montatu ahal izateko. Grabatzeko mozorratu zaitezkete, koreografi txiki bat prestatu, dantza librea, osagarriak jantzi (txapela, betaurrekoak...) edo zuei bururatzen zaizuen beste zerbait.
  • Abestia nola banatuko dugu? Gelako zerrendaren ordenaren arabera banatuko dugu.

          - 1etik- 3ra: 18 seg. - 46 seg.
          - 4tik-7ra: 46 seg. – 1:14 seg.
          - 8tik-11ra: 1:14 seg. – 1:55 seg.
          - 12tik-15ra: 1:55  seg. – 2:22  seg.
          - 16tik-19ra: 2:22  seg. – 2:52  seg.
          - 20tik-22ra: 2:52  seg. – 3:25  seg.


BIDEO GRABATZEN DUZUENEAN ZURE TUTOREARI BIDALI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI. ASTEAZKEN GAU ARTE IZANGO DUZUE DENBORA BIDALTZEKO. ANIMATU, GUK DENEN ARTEAN MUNTAI POLIT BAT EGINGO DUGU AGURTZEKO!



2. PROPOSAMENA

Hauek dira ostiraleko pista jolaseko dokumentuak, argazki bakoitzaren ondoan jarritako informazioa irakurri.

 

3. PROPOSAMENA

Gaur, irakurketa testu bat irakurriko duzue Filipedes atenastarraren kondaira Maratonetik Atenaserainoko korrikaldiari buruz.