OSTIRALA 29

Kaixo lagunak, iritsi da ostirala! Ongi pasa asteburua!



Beno, iritsi da Herrikide jaien askeneko eguna, baina gaur ere jarduerak daude. Arratsaldean, ekintza desberdinak egongo dira.

Hau da gaurko egitaraua:

10:00 Herrikide Gosariak. Hementxe: ostiraleko gosaria

15:30 Ipuin kontalaria. Hementxe: ipuina

17:00 Jolasak online: Pinturillo 2 eta Brawnhall


- Pinturillo 2 azalpena hementxe: Herrikide Pinturillo

- Brawnhall azalpena: Herrikide Brawnhall

17:00 Jolasen emanaldia zuzenean eta Herrikide Photocall. Hementxe: online jolasak eta photocall

18:30 DJ etxeko txikientzat! Hementxe: DJ txikienentzat

19:00 DJ Black



Egun on programa!


Gaur ere goizeko 10etan Herrikideko gosaria egingo dugu. Animatu 10:00etan zuzenekoa ikustera, ea elkarrizketa gustatzen zaizuen. Ikusteko festetako webgunean sartu.



Mate:

Gaur planoekin eta luzeera neurriekin lanean jarraituko dugu.

1. Asteazkenean, zuen etxeko planoa egin zenuten. Gaur beste etxe batzuetako planoak aztertuko dituzue eta hiru etxeetatik zein aukeratuko zenuketen esan behar duzue. Hementxe ariketa: hiru plano aztertzen

2. Bideoa ikusi.




3. Bideoan azaldutakoa kontuan hartuz, luzeera unitateekin eragiketak egingo dituzue. Hementxe ariketa: luzeera neurrien jarduera

GAURKO ARIKETAREN BAT, ZUK NAHI DUZUNA, ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ


Gazte:

Y para acabar la semana...

1. Vais a reflexionar un poco sobre el texto que leímos el miércoles. Actividad: el día de los abuelos

2. Ver el video.




3. Tienes que encontrar en el texto "El día de los abuelos" determinantes de cada clase (artículos, demostrativos, posesivos y numerales) y copiarlos junto al sustantivo al que acompañan. Actividad: determinantes

EST ÚLTIMA ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LA TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELA A TU PROFESORA DE LENGUA.


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 




Aukerakoa: 


PHOTOCALL: jantzi txapelak, betaurrekoak, pelukak... nahi duzuena eta atera zuen argazkiak. Guk baldintza bakar bat jartzen dizuegu: Herrikide nonbait azaltzea (logoa, kamiseta, sudadera...). Argazkia atera eta guri edo komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali. Argazkiak 17:00ak baino lehenago bidali.






ASTEBURU ON DENEI!!!!!!!!!!!!!!!!!

OSTEGUNA 28

Kaixooo, egun polita gaurkoa ere!



Zer moduz atzo altxorraren bila? Ondo pasa zenuten ezta? Pirata ausartak zarete! 😁😁😁


Gaur Herrikide jaietan TALENTUEN EGUNA OSPATUKO DUGU. Arratsaldean, Go Talent lehiaketarako bidalitako bideoan inguruan hitz egingo dute.

Hau da gaurko egitaraua:

10:00 Herrikide Gosariak: sartu

15:30 Ipuin kontalaria: sartu


17:00 Gora gure aiton.amonak festa. Festetako webgunean sartu zuzenekoak ikusteko.



Egun on programa!

Aurreko egunetan bezala, gaur ere, goizeko 10etan Herrikideko gosaria egingo dugu. Animatu 10:00etan zuzenekoa ikustera, ea elkarrizketa gustatzen zaizuen. Hementxe sartu: osteguneko gosaria



Euskera:



Atzo, Herrikide jaietan, aiton-amonei omenalditxo bat egin genien eta aztelaniako saioan aitona-amonen inguruan testu bat irakurri genuen. Irakurtzen ari zinenean, beharbada zuen aitona-amonarekin gogoratu zinen , edo osaba-izeba berezi batekin ...

Zuek bidalitako lantxo batzuk apaindu eta blog honetako eskubiko zutabean jarri ditugu, primeran deskribatzen duzue zuentzako aiton-amonak zer diren! Mundialak dira, baietz?

Gaurko jarduera zure aitona edo amona baten inguruan hitz egitea izango da (edo zure familiako beste pertsona baten inguruan ere egin dezakezu) eta egiten duzun azalpen hori grabatu egin behar duzu.

1. Eredu gisa, entzungai hau entzun: amona Juliana

2. Zuen aurkezpena prestatzeko, jarraitu beharreko gida arretaz irakurri: aiton-amonen ahozko azalpena. Ondo pentsatu, ziur aurkezpen politak egingo dituzuela! Ahal duzuenok, noski, aiton-amonei zuen aurkezpena bidali edo beraiekin baldin bazaudete, kontatu, ea gustatzen zaien.


PRESTATZEN DUZUN AHOZKO AZALPENA EUSKERAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIZKIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.

3. Horrez gain, aiton-amonei eskainitako marrazki, poster, eskutitz... politak egin ditzakezue eta ahal duzuonek zuen aiton-amonei eman edo bidali.



English:

Good morning!

As every English lesson, we are going to start with Today´s news.

For today's main activity you have 3 options, You have to create something to present, with the following information. Wolves information.

You don't have to use all the information.

OPTIONS:

1. Digital Poster (MicrosoftWord, WordArt, Paint, Canva...) WolvesPoster
2. Digital PowerPoint WolvesPowerPoint
3. Handmade poster. Use your imagination. (Notebook, A4 papersheet, cardboard...)

Share in drive your poster, document or the photo of your handmade poster.

Enjoy!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiki bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa:

PHOTOCALL: jantzi txapelak, betaurrekoak, pelukak... nahi duzuena eta atera zuen argazkiak. Guk baldintza bakar bat jartzen dizuegu: Herrikide nonbait azaltzea (logoa, kamiseta, sudadera...). Argazkia atera eta guri edo komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali.

ASTEAZKENA 27

KAIXOOO BERRIRO LAGUNAK!



Gaur dakizuen bezala asteazkena da eta bideo-deiak ditugu. Zuen tutoreak jarriko dira zuekin kontaktuan zein ordutan egingo duzuen esateko.

Hementxe dituzue 4.C eta 4.D gelakoek bideo-deirako estekak, baina zuen irakasleak esan dizuen orduan sartu beharko zarete, ez lehenago.

4.C: meet.google.com/nbe-ojme-jxf

4.D: https://meet.google.com/mjk-neas-ryx

Gaur Herrikide jaietan AITON-AMONEN EGUNA OSPATUKO DUGU. Badakizue urtero Herrikiden gure aiton-amonei omenalditxo bat egiten diegula eta horregatik eta beraiengatik gaurko egun hau ospatuko duguJarraitu zuen bideoak, argazkiak... bidaltzen Go Talent eta Photocallerako. Animatu! Bideo eta argazki batzuk jaso ditugu. Photocalleko argazkietan Herrikide nonbait azaldu behar da (logoa, kamiseta, sudadera...).

Hau da gaurko egitaraua:

10:00 Herrikide Gosariak: sartu

15:30 Ipuin kontalaria: sartu

17:00 Gora gure aiton.amonak festa. Festako webgunean sartu zuzenekoak ikusteko.

Egun on programa!

Astelehenean eta atzo bezala, gaur ere, goizeko 10etan Herrikideko gosaria egingo dugu. Animatu 10:00etan zuzenekoa ikustera, ea elkarrizketa gustatzen zaizuen. Hementxe sartu: asteazkeneko gosaria


ATZOKO ERANTZUNAK

Atzo naturreko galdetegian erantzun zenituzten ideiak, blogeko eskubiko zutabean bildu ditugu, honela besteek jarritakoa ikusi dezakezue,


Gazte:

¿CÓMO ES TU ABUELO O TU ABUELA?

Los trabajos de lengua de hoy están relacionados con el día de los abuelos de Herrikide.

Leer el texto argumentativo sobre el día de los abuelos y responder a las preguntas: el día de los abuelos

LA 5. ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LA TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELA A TU PROFESORA DE LENGUA.


Mate:

Gaur matematikan lan desberdin eta berezi bat egingo dugu. Orain konturatuko zarete astelehenean zergatik landu genuen gure etxeko planoa.

Ea gustatzen zaizuen gaurko prosamena! GOZATU!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.

ASTEARTEA 26

Kaixooo!!

Herrikideko festean astean murgilduta gabiltza! Hasi al zarete bideoak grabatzen, sukaldaritza, Go Talent, kirolak...? Animatu! Bideo eta argazki batzuk jaso ditugu.

Gaur Herrikide jaietan KIROLAREN EGUNA DA! Jantzi zuen kiroletako kamisetak gurekin bat egiteko. Gaurko egitaraua hau da:

10:00 Herrikide Gosariak.

15:30 Ipuin kontalaria.

17:00 Zumba Herrikiden.

(Festako webgunean sartu zuzenekoak ikusteko)


English

Good morning,

As you know, this week we are celebrating Herrikide's party, so we want you to participate in the Herrikide's breakfasts, going in to Herrikide´s Breakfasts and listening to our morning interview at 10.00 am.

When the interview's over, it's time to do today's news. Today´s news, 2020-05-26

And about today´s main activity, yo have to choose between:

45 minutes of  Travelers,  or if you prefer, you can do the unfinished English assignments from previous days.


Enjoy!


Natur

Gaur, Naturreko saioan beste ekosistema bat landuko dugu. Horretarako, ondorengo lantxoak egingo dituzue.

1. SARRERA
   Galdetegi bati erantzungo diozue: astearteko galdegia

2. EKOSISTEMA BERRIARI BURUZKO BIDEOA IKUSIKO DUZUE



3. ARIKETA BATZUK ERANTZUNGO DITUZUE
   Bideoa ikusi ondoren, ekosistema honi buruzko galdera batzuei erantzungo dizkiezue.
   Hementxe gaurko ariketak: erreka eta ibaia

  (Fitxako ariketaren bat zure naturreko irakasleari bidali, Drivera igo edo emailez bidali)

4. BUKATZEKO, GORPUTZA MUGITU!



Irakurketa:

Herrikideko festen aste honetan ere, irakurketari tartetxo bat eskainiko diogu. 15:30tan, Herrikideko Youtube kontuan ipuin kontalari bat edukiko duzue. Nahi duenak, ordu horretan esteka honetan sakatu: astearteko ipuin kontaketa


Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaurko aukerako proposamenak Herrikide festarekin lotutakoak dira:

1. PHOTOCALL: jantzi txapelak, betaurrekoak, pelukak... nahi duzuena eta atera zuen argazkiak. Guk baldintz abakar bat jartzen dizuegu: Herrikide nonbait azaltzea (logoa, kamiseta, sudadera...). Argazkia atera eta guri edo komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali.

2. GO TALENT Gure ikasle, familia eta irakasleen artean baditugu artista pila bat (dantzariak, magoak, abeslariak, musikariak, marrazkilariak...). Pentsatu zertan zaren ona edo zer gustatuko litzaizukeen besteei erakustea. Grabatu eta guri edo komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali.



ASTELEHENA 25

Kaixooo!

Beste asteburu bat pasa da. Zein azkar pasa den! Zer moduz? Mendira joateko aprobetxatu duzue? Irakasle batzuk bai. 🌄🌄☀

Aste hau Herrikide osatzen dugun guztiontzat berezia da! Baina, zergatik?

ADI! 🚀 HERRIKIDE FESTA ETXETIK OSPATUKO DUGULAKO!🚀‬

Sartu Herrikide festako webgunean ikusi egitaraua eta parte hartu! Aste honetan ederki pasako dugu! 😉😊 #ametsaeraikitzen

Festaren webgunea ikusteko irudiaren gainean klikatu:



Animatu ekintzetan parte hartzen, denon artean aste polita pasako dugu eta!


Animo aste berri honekin! Hemen astelehenean egin beharreko lanak:

Egun on programa!

Herrikide jaiak ondo hasteko, aste honetan zehar blogeko eskubiko zutabean "Gure musika txokoa" izeneko atal bat izango duzue. Gaurko lanak egiten hasi aurretik, zerrenda horretako abesti bat aukeratu, entzun eta nahi duenak abestu. 🔊🔊🔊

Horrez gain, goizeko 10:00etan, Herrikideko Youtube kanalean Herrikide festei hasiera emango zaie. Adi egon, eta ikusi, ziur gaude gustatuko zaizuela!

Beheko bideo hau goizeko 10:00etan hasiko da.



Mate:

1. Ostiraleko ariketak zuzendu. Hementxe erantzunak: pisu neurriak zuzenketa

2. Gaur ere pisu neurriak gramoetara pasatzeko beste fitxa interaktibo bat egingo duzue. 



Fitxa bukatzean bi aukera ematen ditu: ikusi zuzenketa eta irakasleari bidali. ZUEK NIRE IRAKASLEARI BIDALI AUKERA SAKATU BEHAR DUZUE. Hor zure izena, maila, arloa eta zure matematikako irakaslearen email idatz beharko duzu. (Hauek dira matematikako irakasleen emailak: mezeizal@herrikide.eus eta icalvilloc@herrikide.eus)

3. Aste honetan etxeko planoekin lan pixka bat egingo dugu. Edurne bere auzoan eraikiko duten pisu berri baten planoari begira dago. Aztertu planoa eta galderei erantzun: etxeko planoa

BURUKETA HAU ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI.


Euskera:

1. Gaur euskeran lehenengo irakurgai bat irakurriko duzue, Txan Magori egindako elkarrizketa bat da. (Liburu hau batzuk etxean duzue, beraz liburutik irakurri dezakezue)

Hementxe irakugaia: Txan Magoarekin hizketan

Ondoren, galderei erantzuteko beste galdetegi interaktibo bat sortu dugu, erantzun bezain laster zuek erantzunak zeintzuk diren jakiteko. Guztira 10 galdera dira, baina bi galdetegi dira, batean lehenengo 5 galderak eta bigarrengoan, beste bost.

- Lehenengo galdetegia: 1.-5. galderak

- Bigarren galdetegia: 6.-10.galderak

Matematikako fitxarekin egin duzun bezala, bukaeran irakasleari bidali sakatu, datuak bete eta zure euskerako irakasleari bidali: mezeizal@herrikide.eusicalvilloc@herrikide.eus edo adelcastillo@herrikide.eus.


2. Txan Magoa artista bat dela ikusi dugu, baina zuen artean ere artista pila bat ditugu (magoak, dantzariak...). Eskolako festan, Go Talent lehiaketa egingo da, eta gaur magia truko bat egitera animatzen dizuegu! Ziur familiakoak txundituta utziko dituzula 👀👀👀👀👀👀👀 Bi trukoren artean aukeratu dezakezue:

1. aukera: lau truko erraz


Zuen magia trukoa guri bidali Driven edo emailez bidez. Nahi duenak, komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali dezake egindakoa eta datozen egunetan Herrikideko sare sozialetan eskolan dauzkagun artista guztiak ikusteko aukera izango dugu.


Irakurketa:

Herrikideko festen aste honetan ere, irakurketari tartetxo bat eskainiko diogu. 15:30tan, Herrikideko Youtube kontuan ipuin kontalari bat edukiko duzue. Nahi duenak, ordu horretan esteka honetan sakatu: asteleheneko ipuin kontaketa 15:30

Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Aste honetako aukerako proposamenak Herrikide festarekin lotutakoak izango dira.

GO TALENT!

Herrikideko ikasle, familia eta irakasleen artean artista pila bat dauzkagu: dantzariak, magoak... Gaur guk euskeran magia ariketa bat egitea proposatu dizuegu, ideia hori erabili dezakezue.

Pentsatu zertan zaren ona edo familian zertan zareten ona eta zer gustatuko litzaizuekeen besteei erakustea. Grabatu eta guri bidali Driven edo emailez bidez. 

Ondoren, komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali behar dituzue eta datozen egunetan Herrikideko sare sozialetan eskolan dauzkagun artista guztiak ikusteko aukera izango dugu.

Animatu parte hartzera!