ESKOLATIK BIDALI DIGUTEN PROPOSAMENA: HERRIKIDE MUSEOA


Eskolatik proposamen polit bat iritsi zaigu. Animatzen den guztientzat da, ikasle, guraso, familiak... Ez da derrigorrezkoa, hautazkoa da. Animatu!

Kaixo!

Asteburu luzea dugu aurretik eta oraingoz ezin garenez museoetara joan... zergatik ez dugu Herrikide Museoa osatzen?

Hona hemen eskolako erronka: Etxean dituzuen elementuekin kuadro, eskultura edo artelan baten erreplika egin eta argazkia atera. Bakarka, familian... nahiago dezuen bezala! Inspiratzeko adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu 

Argazkiak: komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali (originala eta zuena) 
Epea: asteartea, maiatzak 5, arratsaldeko 16:00ak arte.
Argazki guztiekin bideotxo bat egingo dugu Herrikideko sare sozialetan partekatzeko. 

Jarri martxan zuen imaginazioa eta animatu!!

#AmetsaEraikitzen

Hementxe adibide batzuk jarriko dizkizuegu, baina zuek zuena sortzen saiatu. Animo!

(Argazkiaren gainean klikatuta hobeto ikusiko duzue)

OSTEGUNA 30

Kaixooo kaixooo lagunak!



Zer moduz?

Haue osteguneko lanak izango dira. Ostirala jai dugu eta atseden hartu. Primeran ari zarete! Jarraitu horrela!



Euskera:

GAUR EUSKERAN EGITEN DUZUEN BIDAIAREN LANTXOA DRIVERA IGO EDO ZURE EUSKERAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIOZU.

1.  Hemengo informazioa irakurri eta zer egingo duzuen pentsatu.



2.  Guk sortutako eredua arretaz irakurri: Bremen

3. Eredu desberdinak ikusi eta zuk egingo duzuna aukeratu. Aukera desberdinak hementxe: zuen bidaia antolatzeko aukerak

4. Zure bidaiaren lana egiten hasi eta ea polita geratzen zaizuen! Gogoratu, bukatzean gurekin partekatu behar duzuela!




English:

Good Morning!

Previous day activities, correct: 28-04-2020 solutions

Today´s work: We are going to do this activity in two days (today and next tuesday, 2 LESSONS WORK):

Look at the different instrument families and choose one or two instruments from each family. Instrument families.

Now, we are going to make a booklet. Choose your own instruments, you don´t have to copy all of them from the example. 


Have fun!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaur paperarekin tulipan bat egitea proposatzen dizuegu, igandean amaren eguna ospatuko da eta nahi baduzue, berari oparitzeko egin dezakezue loretxo hau. Ziur zoragarri geratuko zaizuela!

Hementxe bideoa:






ASTEAZKENA 29

Kaixo txapeldunak!!!



Nahiko deskantsatu al duzue atzoko kirola eta gero? Primeran aritu ginen!

Gaur dakizuen bezala asteazkena da eta bideo-deiak dituzue tutoreekin! Zuen tutoreak jarriko dira zuekin kontaktuan zein ordutan egingo duzuen esateko.


Egun on programa!

Eguna etxean ondo hasteko, orain dela gutxi euskaraz atera duten abesti berri bat entzutea proposatzen dizuegu. Saiatu karaokea jarraitzen eta abesten. Animatu abesti polita da eta!


Gazte:

1. Escucha con atención a la audición y contesta a las preguntas del ejercicio 5 de la página 113 del libro.

Audición: el transporte audición

Si no tenéis el libro de lengua en casa, podéis entrar aquí: página 113, ejercicio 5

2. Cuenta tu experiencia: seguramente también tú te has encontrado en una situación parecida a la de los protagonistas del audio. Podéis ver aquí la ficha: cuenta tu experiencia. ESTA SEGUNDA ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LA TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELAS A TU PROFESORA DE LENGUA.


Mate:

1. Logikako ariketak egin. Ariketak hementxe: pentsatzeko ariketak: Piramidea osatu

(Oraintxe aldatu dugu piramidearena, ea orain arazorik ez dauden)

Azkeneko harria jartzea lortzen duenak... urrezko domina merezi du!!!

UREZKO DOMINA

2. Bideoa ikusi.



3. Bideoa ikusi ondoren, galdetegia egin. Hementxe galdetegia: asteazkeneko matematikako galdetegiaGogoratu zuen izen-abizenak jarri behar dituzula galdetegian, ez du balio bakarrik izenarekin.

4. Buruketa egin. Hementxe buruketa: asteazkeneko buruketa BURUKETA HAU ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.




IGOGAILURIK GABEKO EGUNA

Eskolatik igogailurik gabeko eguna ospatzeko proposamen bat bidali digute!


EKINTZA

No Elevators Day ospatzeko, hau proposatzen dizugu. Lehenengo informazioa hau irakurri dezakezue: https://www.educacondeporte.org/no-elevators-day/

1) Inprimatu edo margotu adibide gisa erakusten dizugun posterra. 


2) Aporbetxatu eguneko irteera beheko solairuan igogailuaren ondoan zure posterra jartzeko. Igo eta jeitsi eskailerak erabiliz, behin baino gehiagotan.

3) Egin argazkia eta animatu zure ikastetxera bidaltzera ondoren sare sozialetan erakusteko. Hona bidali: ygonzalezg@herrikide.eus EDO komunikazioa@herrikide.eus helbidera.



Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 






ASTEARTEA 28

Kaixo denei!!


Zer moduz hasi zenuten atzo astea?

Gaur hasi baino lehen bi gauza esan nahi dizkizuegu:

1. GAUR ARRATSALDEAN, 16:30TAN, SOINKETA ZUZENEAN EGINGO DUGU 4. MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEEK "ZOOM" APLIKAZIOAREN BIDEZ. 

ORDU HORRETAN, 16:30TAN, BLOGEAN SARTU ETA ZUZENEKO SAIORA SARTZEKO ESTEKA JARRIKO DIZUEGU. ORDU HORRETAN DENAK KIROLEKO ARROPAREKIN JANTZITA EGON BEHARKO ZARETE, PIJAMA KENDU ETA KIROLEKO ZAPATILLAK JARRI!

ORDU HORRETARAKO SOINKETA EGITEKO ERABILIKO DUGUN MATERIALA PREST IZAN BEHARKO DUZUE, ADOS? HEMENTXE ERABILIKO DUGUN MATERIALA:



2. Irakasleok zuen lanak zuzentzen jarraitzen dugu. Orain lanak Drivetik bidaltzen dituzuenez, noizbehinka lanetan iruzkinak jartzen joango gara. Beraz, zuen karpetak begiratzeko ohitura hartu.


Natur

Animali eta landareei buruz lan pixka bat egingo dugu, baina zuek ba al dakizue zer den ekosistema bat?

1. Bideoa ikusi.

2. Bideoan hitz egindakoari buruz bi orri irakurriko dituzue: natur irakurgaia

    Ondoren, bideoa ikusi eta irakurgaia irakurri eta gero, jarduera batzuk egingo dituzue. Hementxe ariketak: apirilak 28 natur

Ariketak egiteko bideoa berriro ikusi dezakezue edo irakurgaia berriro irakurri.


English

Good Morning!

First of all, check the previous day work. 23-04-2020



Today, you have some games about music instruments.

If you need some help, have a look here...Instruments names 

Guess the name of the instruments, Music instruments

Search the words below in the alphabet soup. Alphabet soup

 Enjoy them!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 



Aukerakoa: 

Gaur ekosistemen inguruko eskulan erraz bat egitea proposatzen dizuegu. Pausoz pauso azaltzen duen intrukzio testu bat idatzi dugu zuentzako. Ea gaurko proposamena gustatzen zaizuen! Ziur baietz! :)

Hementxe: gure ekosistemen borobila hiru dimentsiotan.

Horrekin ez bazaizue argi geratu, hementxe bideo bat.


ASTELEHENA 27

Kaixo lagunak!



Zer moduz zaudete asteburua pasa ondoren? Agian batzuk atzo kalera atera zineten. Aste hau motzagoa da, ostiralean jai da, beraz ostiralean blogean ez ditugu lanak jarriko.

Gu hemen gaude berriz lanean jarraitzeko gogoz! Gaurko lanak aurkeztu aurretik, pare bat gauza gogoratu nahi dizkizuegu:

1. Irakasleok zuen lanak zuzentzen jarraitzen dugu. Orain lanak Drivetik bidaltzen dituzuenez, noizbehinka lanetan iruzkinak jartzen joango gara. Beraz, zuen karpetak begiratzeko ohitura hartu.

2. Drivera ez dituzue beti lan guztiak igo behar, arloren batean Drivera zerbait igotzea nahi badugu, blogean jarriko dugu zuek zer igo behar duzuen jakiteko.

Beno, gaur lanean hasiko gara, horretarako hemendik aurrera, ordutegia eskubiko zutabean izango duzue. Goazen hastera!


Egun on programa!

Eguna etxean ondo asteko, aurreko astean liburuaren egunean zuek egindako lantxoak besteekin partekatzeko eta denenak ikusteko bideo labur bat prestatu dugu. Eskubiko zutabean dago zuek ikusteko.

ZEIN LAN EDERRAK EGIN DITUZUEN!


Mate:

Gaur matematikako saioan logika, zatiketak eta buruketa bat landuko dugu.

1. Ostiraleko matematikako lanak zuzendu.

    Erantzunak hementxe: ostiraleko erantzunak

    Azalpenarekin bideo bat grabatu dugu.



2. Logikako ariketa hau pentsatu behar duzue. Ariketa hementxe: logikako ariketa astelehena 27

2. Matematikako irakasleek prestatu ditugun bideoak ikusi.







3. Buruketa bat egin. Hementxe buruketa: buruketa astelehena 27   ( Buruketa eginda drivera igo)



Euskera:

Gaur proposamen berri eta berezi batekin gatoz, ea gustatzen zaizuen!! HASI BIDAIATZEN! :)





Batzuentzat interesgarriak izan daitezkeen helbideak.

Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaurko aukeran euskal musikarekin lotura duen jarduera bat egitea proposatzen dizuegu. Abestiak entzun eta nahi izanez gero taula osatu. KOADERNOAN EGIN DEZAKEZUE, EZ DA BEHARREZKOA INPRIMATZEA.

Hementxe jarduera: euskal musika jarduera