ESKOLATIK BIDALI DIGUTEN PROPOSAMENA: HERRIKIDE MUSEOA


Eskolatik proposamen polit bat iritsi zaigu. Animatzen den guztientzat da, ikasle, guraso, familiak... Ez da derrigorrezkoa, hautazkoa da. Animatu!

Kaixo!

Asteburu luzea dugu aurretik eta oraingoz ezin garenez museoetara joan... zergatik ez dugu Herrikide Museoa osatzen?

Hona hemen eskolako erronka: Etxean dituzuen elementuekin kuadro, eskultura edo artelan baten erreplika egin eta argazkia atera. Bakarka, familian... nahiago dezuen bezala! Inspiratzeko adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu 

Argazkiak: komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali (originala eta zuena) 
Epea: asteartea, maiatzak 5, arratsaldeko 16:00ak arte.
Argazki guztiekin bideotxo bat egingo dugu Herrikideko sare sozialetan partekatzeko. 

Jarri martxan zuen imaginazioa eta animatu!!

#AmetsaEraikitzen

Hementxe adibide batzuk jarriko dizkizuegu, baina zuek zuena sortzen saiatu. Animo!

(Argazkiaren gainean klikatuta hobeto ikusiko duzue)