Zer moduz zaudete asteburua pasa ondoren? Agian batzuk atzo kalera atera zineten. Aste hau motzagoa da, ostiralean jai da, beraz ostiralean blogean ez ditugu lanak jarriko.
Gu hemen gaude berriz lanean jarraitzeko gogoz! Gaurko lanak aurkeztu aurretik, pare bat gauza gogoratu nahi dizkizuegu:
1. Irakasleok zuen lanak zuzentzen jarraitzen dugu. Orain lanak Drivetik bidaltzen dituzuenez, noizbehinka lanetan iruzkinak jartzen joango gara. Beraz, zuen karpetak begiratzeko ohitura hartu.
2. Drivera ez dituzue beti lan guztiak igo behar, arloren batean Drivera zerbait igotzea nahi badugu, blogean jarriko dugu zuek zer igo behar duzuen jakiteko.
Beno, gaur lanean hasiko gara, horretarako hemendik aurrera, ordutegia eskubiko zutabean izango duzue. Goazen hastera!
Egun on programa!
Eguna etxean ondo asteko, aurreko astean liburuaren egunean zuek egindako lantxoak besteekin partekatzeko eta denenak ikusteko bideo labur bat prestatu dugu. Eskubiko zutabean dago zuek ikusteko.
ZEIN LAN EDERRAK EGIN DITUZUEN!
Mate:
Gaur matematikako saioan logika, zatiketak eta buruketa bat landuko dugu.
1. Ostiraleko matematikako lanak zuzendu.
Erantzunak hementxe: ostiraleko erantzunak
Azalpenarekin bideo bat grabatu dugu.
2. Logikako ariketa hau pentsatu behar duzue. Ariketa hementxe: logikako ariketa astelehena 27
2. Matematikako irakasleek prestatu ditugun bideoak ikusi.
3. Buruketa bat egin. Hementxe buruketa: buruketa astelehena 27 ( Buruketa eginda drivera igo)
Euskera:
1. Ostiraleko matematikako lanak zuzendu.
Erantzunak hementxe: ostiraleko erantzunak
Azalpenarekin bideo bat grabatu dugu.
2. Logikako ariketa hau pentsatu behar duzue. Ariketa hementxe: logikako ariketa astelehena 27
2. Matematikako irakasleek prestatu ditugun bideoak ikusi.
3. Buruketa bat egin. Hementxe buruketa: buruketa astelehena 27 ( Buruketa eginda drivera igo)
Euskera:
Batzuentzat interesgarriak izan daitezkeen helbideak.
- Mundua, ordenagailuan ikusteko: Voyager in Google Earth
- Bisita birtualak egiteko: munduko zazpi mirariak
- Dinamarkako Aarhus hiriko arte museoa: ARoS Aarhus arts museum
- Petrara (Jordaniara) bisita: Explore petra
- New Yorkeko Metropoli museoa: https://artsandculture.google.com/explore
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.
Aukerakoa:
Gaurko aukeran euskal musikarekin lotura duen jarduera bat egitea proposatzen dizuegu. Abestiak entzun eta nahi izanez gero taula osatu. KOADERNOAN EGIN DEZAKEZUE, EZ DA BEHARREZKOA INPRIMATZEA.
Hementxe jarduera: euskal musika jarduera