ASTELEHENA 4

Kaixo!!! 



Zer moduz joan da asteburua? Primerako eguraldia izan dugu eta aprobetxatuko zenuten, ezta? 

Gaurko lana aurkeztu aurretik, eskolan erabiltzen ditugun liburuen argitaletxeetatik liburu digitalak ikusteko aukera eman digute. Blogeko eskubiko zutabean Santillana eta Superpixepolis atalak ikusten dituzue ezta? 

Gaurko egunean zehar, zuen tutoreak emailera korreo bat bidaliko dizue zuen erabiltzaile eta pasahitzekin. Guk blogean lanak jartzen jarraituko dugu egunez egun eta orain arte bezala dokumentuak txertatuko ditugu. Liburu digitaletan sartzea ez da beharrezkoa, nahi duenak bakarrik erabili dezake.

Bakoitzean nola sartu azaltzeko, bideo batzuk prestatu ditugu.

SANTILLANA (EUSKERA ETA LENGUA)



SUPERPIXÉPOLIS (MATEMATIKA)

Ea oraingoan lortzen duzuen.




 Hemen astelehenean egin beharreko lanak:

Egun on programa!

Eguna etxean ondo asteko, euskaraz abesti polit hau entzutea proposatzen dizuegu. Ea ezagutzen duzuen! Animatzen bazarete, karaokea jarraitu!




Mate:

1. Aurreko asteazkeneko ariketak zuzendu.

   - Piramidearen jarduera zuzendu. Hementxe erantzuna: piramidearen erantzuna
   - Buruketa zuzendu: asteazkeneko buruketaren zuzenketa

2. Logikako ariketa. Hementxe: logika astelehena 4

3. Zatiketa. Zatitzailean bi zifrako zenbaki batekin zatiketa nola egin behar den azaltzen duen bideoa ikusi eta adi entzun bertan ematen den azalpena.



4. Gaur dadoak erabiliko ditugu biderketa eta zatiketak praktikatzeko. Hementxe ariketak: dadoak

5. LAN GEHIAGO EGIN NAHI DUENARI buruketa bat asmatzea proposatzen diogu. Hementxe jarraibideak: buruketa sortzen (Aukera da, ez da derrigorrezkoa denentzako)



Euskera:

Aurreko astean bidaiak prestatu zenituzten, zein politak zuek egindako lanak. Gainera leku oso desberdinak aukeratu zenituzten! Zuek bidalitako lanekin sorpresa bat prestatzen ari gara, aste honetan zehar egunen batean blogean jarriko dugu, adi egon!

1. Gaur euskeran Himalayarekin lotuta dagoen irakurgai bat irakurriko duzue. Irakurtzeko bi aukera ematen dizkizuegu, testua berdina da bietan, baina lehenengo aukera politagoa da.

- 1. aukera: testua Educaplayen irakurri. Hementxe: Himalaya Educaplay

- 2. aukera: testua dokumentu normal batean irakurri. Himalaya testua


2. Ondoren, galdetegia bete beharko duzue. Gogoratu, aurreko galdetegietan bezala, zuen izen-abizen osoak idatzi beharko dituzue. Hementxe galdetegia: Himalayaren galdetegia


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Pentsatzeko jolas batzuk proposatzen dizkizuegu, nahi duenak egiteko.

1. Pentsatzeko ariketa: lehenengo zatia eta bigarren zatia

2. Pentsatzeko ariketa: pentsatzeko ariketak dadoa

3. Pentsatzeko ariketa: pentsatzeko ariketak burmuintxoak

4. Pentsatzeko ariketa: 10 desberdintasunak