ASTELEHENA 1

Kaixooo lagunak!


Beste asteburu bat pasa da. Zer moduz? Zein azkar pasa den! 

Gaur ekaina hasi dugu, zein azkar pasatzen diren azken hilabete hauek...



Egun on programa!

Astea ondo hasteko, entzun ezazu "Lagun bat" olerkia.

Ondoren, pentsatu entzun duzunaz.

- Noiz sentitzen duzu zuk lotsa?

- Zer egin dezakezu lotsa gainditzeko?


Mate:

Hementxe gaurko matematikako lanak:

1. Ostiraleko lanak zuzendu. Hementxe erantzunak: ostiraleko erantzunak

2. Gaur hasteko, eragiketa batzuk egingo dituzue. Kenketak eta zatiketak ondo eginda daudela ziurtatzeko, frogatu egin beharko duzue. Hementxe: eragiketak

ERAGIKETA HAUEK ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI

3. Buruketa bat egingo duzue. Hementxe: buruketa Tolosatik Donostiara

4. Bukatzeko, lan gehiago nahi duenarentzat hementxe gaurko erronka: Alexen logelako paretak



Euskera:

1. Gaur euskeran Hartz zuriari buruzko ipuin bat irakurri eta entzungo duzue. (Liburu hau batzuk etxean duzue, beraz liburutik irakurri dezakezue). Ondoren, galderei erantzuteko beste galdetegi interaktibo bat sortu dugu, erantzun bezain laster zuek erantzunak zeintzuk diren jakiteko. Guztira 10 galdera dira.

Hementxe irakugaia eta galderak: Hartz zuria

Bukaeran irakasleari bidali sakatu, datuak bete eta zure euskerako irakasleari bidali: mezeizal@herrikide.eusicalvilloc@herrikide.eus edo adelcastillo@herrikide.eus.

2. Gogoratzen al zara ipuin batek zein zati dituen? Bideoa ikusi.



Irakurketa:

Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaur arratsaldean etxean egin dezakezuen apaingarri polit bat egitea proposatzen dizugu. Hementxe: etxerako apaingarria