OSTIRALA 15

Kaixo lagunak, azkenean ostirala!




Zer moduz joan da astea? Aste hau ondo bukatzeko, gaur arratsaldean zuentzako, 4. mailako ikasleentzako, SORPRESA bat dugu! POSTERRA IRAKURRI! (Ez bada ondo irakurtzen, posterraren gainean klikatu handitzeko)



16:00tan blogean sartu eta zuzeneko saiora sartzeko esteka jarriko dizuegu. Ordu horretan denak prest zuen bingo kartoekin.

Kartoia nola prestatu behar duzuen jakiteko, hurrengo aholkuak irakurri:




Egun on programa!

Ostiraleko lanak egin aurretik, ondo esnatzeko, pentsatzeko ariketa bat proposatzen dizuegu.

Hementxe: pentsatzeko ariketa


Mate:

Gaur matematikako saioan kenketak eramanarekin eta buruketa bat egingo egingo ditugu.

1. Bideoa ikusi.



2. Bideoa ikusi ondoren, azaldu dugun aurkezpena hemen irakurri dezakezue.

(Gezian klikatuta hurrengo orrira pasa)






3. Luzera unitateen eta beraien arteko baliokidetasunen ariketak egin: luzeera neurrien baliokidetasuna


Gazte:

Hoy vamos a recordar las palabras agudas, llanas y esdrújalas.

1. Ver el video.


Después de ver el video explicativo vais a hacer una actividad:

2. La actividad consiste en buscar en revistas, periódicos… palabras agudas , llanas y esdrújulas y pegarlas en la columna correspondiente. Podéis crear algo así en vuestro cuaderno: agudas, llanas y esdrújulas.

En los ejemplos que hemos puesto faltan tildes, intentar corregirlas teniendo en cuenta lo que has visto en el video. UNA VEZ ACABADO EL EJERCICIO,  SACAD UNA FOTO Y ENVIÁRSELA  A LA PROFESORA.



Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 



Aukerakoa: 

Gaur arratsaldean aukera bezala BINGO ETXETIK jolastuko dugu! Animatu, primeran pasako dugu!!! Bingoa prestatzeko gaurko blogaren goiko aldean jarritakoa irakurri eta proposatu dizueguna prestatu.