ASTEARTEA 21

Kaixo lagunak!




Zer moduz atzo hasiera?

Hementxe duzue gaurko ordutegi proposamena:



Gaurtik aurrera, ahal duzuenok, lanak DRIVE bidez nola bidali erakutsiko dizuegu, horrela, emailez bidali ordez bertara igo dezakezue korreoz mezuak bidali gabe. Ikasteko prest?

Lehenengo googlen sartu gurasoen emailean eta goiko aldean, eskubian, 9 puntutxoz osaturiko laukitxo bat azalduko zaizue. Bertan klikatu eta DRIVE izeneko marrazkitxoan (berde, hori eta urdin koloreko hiruki antzeko bat) klikatu.

Bertan, zuekin partekatutako karpeta bat aurkituko duzue, sartu eta bertan zuen lanak aurkituko dituzue. Bertan egiten dituzun gauza originalak gurekin partekatzeko aukera duzu.

Hau hobeto azaltzeko, bideo bat prestatu dugu zuentzako. Hementxe duzue bideoa:

Egun on programa!

Etxean eguna lasai-lasai hasteko, gaur erlaxazio jarduera bat proposatzen dizuegu. Batzuek ezagutuko duzue, beste batzuek ez. Animatu, honela eguna ondo hasiko duzu eta!

Entzungaian esaten dena egin behar duzu.


Hementxe entzungaia: Itsas azpian

Ez duzuenek lortu entzungaia aurreko linketik entzutea, probatu honetan: Itsas azpian beste formatu batean



Natur

Gaur GURE GORPUTZA gaia lantzen bukatuko dugu. Gaur bi fitxa egingo ditugu, bata ZIRKULAZIO APARATUARENA eta bestea, LOKOMOZIO APARATU ETA NERBIO SISTEMARENA. Ordutegian jartzen dizuen bezala, hau egiteko ordu bat eta 30 minutu dituzue, gelako saio bat baino luzago. Asko badirudi ere, denbora duzue.


1. ZIRKULAZIO APARATUA: Horretarako hemen aurkezten dizuegun fitxa honetako ariketak egin behar dituzue: Zirkulazio aparatua fitxa

Hemen dauzkazue link batzuk galderen erantzunak bilatzeko.


2. LOKOMOZIO APARATUA ETA NERBIO SISTEMAHorretarako hemen aurkezten dizuegun fitxa honetako ariketak egin behar dituzue: Lokomozio aparatua eta nerbio sistema fitxa

Hemen dauzkazue link batzuk galderen erantzunak bilatzeko.




3. NAHI DUENAK: Fitxak egin ondoren, lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Animatu errepasatzeko balio du eta primeran egingo duzue! KAHOOTEKIN egingo dugu, agian norbaitek ezagutzen du.

Linketan sartuko zarete eta "Nickname" jartzen duen lekuan zuen izen-abizenak jarri behar dituzue, ez du izenarekin bakarrik balio.

Hau da lehiaketa: https://kahoot.it/challenge/03865910?challenge-id=356a64f2-a75e-4cca-a70c-0dba3de425e8_1587412448913

EA ONDO SARTZEA LORTZEN DUZUEN!

Epe muga dago, gaur, asteartea, gaueko 11etan bukatuko da lehiaketa. 


English

Hi, Kids!

Watch the video of Peter and the wolf and draw each animal with its own instrument on  paper or in the notebook.

If you finish, continue working on kuaderno.com until 12.30.  In the TRAINER section.

Peter and the Wolf



Matematika:


Hemen dauzkazue atzoko lanak zuzentzeko: Mate erantzunak apirilak 20


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 




Aukerakoa: 

Gaur proposatzen dizugun aukerako jarduera sudokuak egitea da. Agian batzuek jada badakizue eta beste batzuk ziur ikasteko prest zaudetela. Horregatik, bideo bat grabatu dugu eta hementxe uzten dizugu! Bideoa eta gero azalpena dokumentu batean eta jarduera batzuk jarri dizkizuegu egiteko.

Hementxe bideoa: