Kaixo denoi!
Asteburu ederra pasa ondoren, hemen gatoz azken txanpa honetan egiteko lan proposamenekin.
Beno, gero eta gutxiago geratzen zaigu, bi aste besterik ez. Aste honetan badakizue ostegun eta ostiralean lanak jarri ordez, beste proposamen batzuk izango ditugula aurten bi eguneko irteerara ez garelako joango.
Ostegun goizean, ekainak 11, zuzenean gurekin jolas batean parte hartu nahi baduzue, izena emateko galdetegia bete: izena eman (Egun hauetan izena eman baduzue, ez bete berriro, apuntatuak zaudete eta)
Hementxe gaurko lan proposamena:
Egun on programa!
Aurreko astean zuek bidaliko lenguako bideoak bildu ditugu eta eskubiko zutabean zuen bideoekin sortu dugun bideotxoa ikusi dezakezue gaur lanean hasi aurretik. Artistak zarete!
BEGIRATU ESKUBIKO ZUTABEAN
Mate:
Gaur eta asteazkenean matematika saioetan GEOMETRIA landuko dugu. Hainbat kontzeptu errepasatu ondoren, inguruan ikusten ditugun geometriako elementuei argazkia egingo diegu edo/eta poligonoak, angeluak, gorputz geometrikoak... eraikiko ditugu.
GOGORATU: hemen proposatzen dugu, astean zehar egiteko da, ez duzu gaur dena egin behar.
Gure etxeko leihora ateratzen bagara, gure etxea arretaz begiratzen badugu... hainbat irudi geometriko aurkituko ditugu gure aurrean. Begira nire etxeko balkoitik ateratako argazkian:
Zebra bidean, zuzen paraleloak daude. Eman bide seinalea, triangelu aldekidea da eta bere angelu guztiak zorratzak dira. Dendaren erakuslehioak, bata lauki zuzena da eta bestea karratua da; bietan angeluak zuzenak dira...
Lasaiii, berehala gogoratuko zarete. 😀😀 Orain, bideoa ikusi.
Orain, ikusi ditugun kontzeptu hauek zure inguruan bilatzea edo eraikitzea proposatzen dizuegu. Argazkiak atera eta aurkezpen bat egin: Power Point, Word, horma-irudia, Canva... Beste aukera bat izan daiteke, argazkiak zure drivera igotzea edo gure korreora bidaltzea. Ah, ez ahaztu gorputz geometrikoaren, angeluaren... izena jartzea!
Hau da guk sortutako eredua:
Euskera:
1. Gaur euskeran hurrengo ipuin polita entzungo duzu:
Pentsatu istorian interegarriak edo garrantzitsuak iruditzen zaizkizun hiru gauza.
1. KOLOREA: aukeratu ideia hori hobekien adierazten duen kolorea
2. SINBOLOA: irudikatu ideia hori hobekien adierazten duen sinboloa.
3. IRUDIA: egin ideia hori adierazten duen irudi edo marrazkia.
Zergatik aukeratu dituzu kolore, sinbolo eta irudi horiek? Pentsatu
Jarduera hemen egin dezakezu: kolore, sinboloa, irudia
2. Gero, ariketa hauek egin: surfean
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.