ASTEAZKENA 20

KAIXOOO LAGUNAK!



Gaur dakizuen bezala asteazkena da eta bideo-deiak ditugu. Zuen tutoreak jarriko dira zuekin kontaktuan zein ordutan egingo duzuen esateko.

Hementxe dituzue 4.C eta 4.D gelakoek bideo-deirako estekak, baina zuen irakasleak esan dizuen orduan sartu beharko zarete, ez lehenago.

4.C: https://meet.google.com/mqc-yjnv-yqg

4.D: https://meet.google.com/ncb-ddfg-eib



Egun on programa!

Eguna etxean ondo hasteko, guk proposatutako abestia jarri, lurrean etzan eta begiak itxita abestiaren letra lasai-lasai entzun. Gero, marrazki batean abesti horrek zuri sortarazi dizkizun ideiak adierazi.

Abestia: haur kanta


ATZOKO ERANTZUNAK

- Egun On programako pentsatzeko ariketa: erantzuna

- Atzo naturreko galdetegian batzuei erantzun batzuk gaizki zeudela jartzen zuen bi hitz idatzi zenituztelako edo guk marigorringoa jarri beharrean "amona mantangorri" edo "matxinsaltoa" idatzi zenutelako. Galdetegiak gaizki eman arren, gaizki jarritako erantzun batzuk ondo zeuden. Orokorrean, gehienak asmatu zenituzten. Horregatik ondo erantzun zenuten edo ez jakiteko hementxe asmakizunen erantzunak dituzue: asmakizunen erantzunak


Gazte:

El lunes en euskera os comentamos que esta semana íbamos a trabajar algunas cosas sobre la fiesta de fin de curso de Herrikide. Por ello, hoy en lengua, vamos a ver como se escribe un cartel de un día especial y vais a responder a unas preguntas sobre ese cartel. El viernes seguiremos trabajando sobre este tema.

¿Habéis visto alguna vez un cartel de fiestas? ¿Qué información suele aparecer ahí? 

Lectura: comprendo un cartel

Preguntas de compresión: preguntas del cartel

LAS ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LAS TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELAS A TU PROFESORA DE LENGUA.


Mate:

1. Asteleheneko buruketa zuzendu. Hementxe erantzuna: igerilekuaren buruketa

2. Palindromoei buruzko fitxa. Hementxe fitxa: palindromoak

3. Luzera neurrien arteko baliokidetasunak lantzen jarraitzeko, hau da, luzera neurri batetik beste neurri batera pasatzeko, fitxa interaktibo bat sortu dugu. Baina adi! Fitxa bukatzean bi aukera ematen ditu: ikusi zuzenketa eta irakasleari bidali. ZUEK NIRE IRAKASLEARI BIDALI AUKERA SAKATU BEHAR DUZUE. Hor zure izena, maila, arloa eta zure matematikako irakaslearen email idatz beharko duzu. (Hauek dira matematikako irakasleen emailak: mezeizal@herrikide.eus eta icalvilloc@herrikide.eus)

Hementxe sakatu fitxa egiteko: luzera neurrien arteko baliokidetasunak

4. Gaurko erronka: Alaitzen mosaikoa


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.