Beste asteburu bat pasa da. Zein azkar pasa den!
Animo aste berri honekin! Hemen astelehenean egin beharreko lanak:
Egun on programa!
Astelehena ondo hasteko, pentsatzeko bideo bat ikustea proposatzen dizuegu. Triku bati buruzkoa da, ea gustatzen zaizuen.
Mate:
1. Ostiraleko ariketa zuzendu. Hementxe erantzunak: neurrien baliokidetasunak
2. Bideoa ikusi.
3. Bideoan proposatzen den ariketa egin. Plantilla hau erabili dezakezue: plantilla
4. Buruketa egin. Hementxe buruketa: igerilekuaren buruketa
Euskera:
Gaurko euskerako saioan, liburuko 9. gaiarekin jarraituko dugu. Liburua etxean baduzue, hortik begiratu dezakezue, 146. orrialdean.
Maiatza ere badoa poliki-poliki aurrera eta gezurra badirudi ere, maiatzaren 30ean aurtengo Herrikide festa eguna ospatzekotan ginen. Hasieran pentsatuta genuen festa egun hori aurrera eraman ezin denez, aste honetan zehar guk egun horretan egin daitezkeen aukera desberdinak pentsatuko ditugu.
Eskolako festa batean, batzuetan mozorro-lehiaketak egiten dira eta horregatik orain horri buruzko testu bat irakurriko dugu.
Mozorro-lehiaketarako arauak irakurriko dituzu eta ondoren galderei erantzungo diezue.
Hementxe dokumentua: mozorro-lehiaketearako arauak eta galderak
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.
Aukerakoa:
Gaur arratsaldean aukeran musika jolas baten egitea proposatzen dizuegu. Ikusi bideoa eta etxeko norbaitekin batera antzeko zerbait egitera animatu.