Zer moduz joan da asteburua? Aprobetxatuko zenuten, ezta? Zein azkar pasatzen diren asteburuak!
Animo aste berri honekin!
Gaurko lana aurkeztu aurretik, zuek bidalitako bidaien lanekin sorpresa bat prestatu dugu. Oso lan politak eta ederrak egin dituzue eta leku oso desberdinak aukeratu dituzue!
Begia duten lauki gorrien gainean klikatuta zuek herrialde edo hiriburu horri buruz egin dituzuen lanak ikus daitezke. Kasu batzuetan laukiaren gainean klikatuta, karpeta bat irekiko zaizue, herrialde edo hiriburu horri buruz lan bat baino gehiago dagoelako. IKUSI ETA GOZATU!
Hemen astelehenean egin beharreko lanak:
Begia duten lauki gorrien gainean klikatuta zuek herrialde edo hiriburu horri buruz egin dituzuen lanak ikus daitezke. Kasu batzuetan laukiaren gainean klikatuta, karpeta bat irekiko zaizue, herrialde edo hiriburu horri buruz lan bat baino gehiago dagoelako. IKUSI ETA GOZATU!
(Mapa handitzeko aukera ere baduzue)
Egun on programa!
Astelehena ondo hasteko, pentsatzeko ariketa bat egitea proposatzen dizuegu. Ea mezua irakurtzea lortzen duzuen, ziur baietz! Hementxe: pentsatzeko ariketa
Mate:
1. Aurreko ostiraleko problemak zuzendu.
Buruketa oria ibai: zuzenketa
Konfinamenduari buruzko buruketa: zuzenketa
2. Gaur 4 eragiketa egin beharko dituzue, eragiketa egin ondoren horien froga egin beharko duzue. ERAGIKETA HAUEK ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIZKIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ. Hementxe eragiketak: asteleheneko eragiketak
3. LAN GEHIAGO EGIN NAHI DUENARENTZAT gaur Satrustegi jaunari buruz erronka bat egia proposatzen dizuegu! Hementxe erronka: asteleheneko erronka
IDAZTEN DUZUN LABURPENA ZURE EUSKERAKO IRASLEARI BIDALI BEHAR DIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.
Buruketa oria ibai: zuzenketa
Konfinamenduari buruzko buruketa: zuzenketa
2. Gaur 4 eragiketa egin beharko dituzue, eragiketa egin ondoren horien froga egin beharko duzue. ERAGIKETA HAUEK ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIZKIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ. Hementxe eragiketak: asteleheneko eragiketak
3. LAN GEHIAGO EGIN NAHI DUENARENTZAT gaur Satrustegi jaunari buruz erronka bat egia proposatzen dizuegu! Hementxe erronka: asteleheneko erronka
Euskera:
Gaurko euskerako saioan, liburuko ariketekin jarraituko dugu. Liburua etxean baduzue, hortik begiratu dezakezue, 138., 139. eta 140. orrialdeetan.
Gaur irakurketa bat irakurriko dugu eta horri buruzko ariketa batzuk egingo ditugu.
1. IRAKURRI BAINO LEHEN: entzungaia entzun eta aldi berean, ipuinaren irudiei begiratu.
2. IPUINA IRAKURRI. Hementxe ipuina: Ttotte
3. IRAKURRI ETA GERO, ipuinari buruzko galderei erantzun. Hementxe galderak: Ttotte ulermena
4. LAN GEHIAGO NAHI DUENARENTZAT: liburu digitala baduzue, bertan Ttotteren irakurgaiari buruzko ariketak egiteko aukera duzue. Hementxe azalduko dizuegu nola: azalpena
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.
Aukerakoa:
Gaurko blogaren hasieran zuek sortutako bidaien lanekin mapa bat jarri dugula ikusi duzue. Gaur arratsaldean aukera bezala mapa horretako gauzak ikustea eta irakurtzea proposatzen dizuegu. Lan zoragarriak egin dituzue benetan! Beraz, besteen lanak irakurri, ziur zerbait berria ere ikasiko duzuela! Ea prestatu dugun mapa gustatzen zaizuen. 😉😉😉😉😉
Gaurko mezuaren goiko aldean dago, hor ezin baduzue ikusi, hementxe esteka: gure bidaien mapa