OSTIRALA 8

Kaixo, azkenean ostirala iritsi da!

Zer moduz joan da astea? Proposatutako lanak egin eta deskantsatzeko denbora izango duzue larunbata eta igandean. Animo!!


Animatu zuen lantxo politak gure partekatzera guk eskubiko zutabean zuen eskulan gehiago jartzeko!

Egun on programa!

Eguna etxean pozik hasteko gorputza mugituko dugu, bideoko abestiarekin dantzatzea proposatzen dizuegu. Gorputzak mugitu!




Mate:

1. Hasteko, asteazkeneko lanen erantzunak emango dizkizuegu, zuek egindako koaderno edo orrietan zuzendu. Hementxe erantzunak: asteazkeneko erantzunak

2. Gaurko prestatu dugun bideoa arretaz ikusi.




3. Bideoan ikusitakoa errepasatzeko galdetegi bat prestatu dugu. Gogoratu, hasieran zuen izen-abizenak jarri behar dituzuela, izena bakarrik jartzen duenak ez du balio eta bakoitzak behin bakarrik egin dezake. Norbaitek behin baino gehiago egiten badu, guk lehenengoa bakarrik hartzen dugu kontuan.


4. Gaur ostirala denez, eta lenguan lan gutxiago dagoenez, matematikan bi buruketa egingo dituzue. Animo!

1. buruketa: Oria ibaia aztertzera

2. buruketa: denboraren buruketa



Gazte:


¿Os acordáis de que teme estuvimos trabajando el miércoles? Hoy vamos a seguir con el tema de las diversiones, y vamos a leer un texto muy chulo. 


¿Habéis estado en Port Aventura? ¿Qué es lo que más os gusto? Hoy vamos a leer un texto sobre Port Aventura. ¡Seguro que os gusta!

1. Si queréis podéis ver este video:




2. Ahora vais a leer un texto sobre el parque de atracciones de PORT AVENTURA y vais a responder a unas preguntas.

Texto sobre Port Aventura: lectura (3. orrialdea ezin baduzue ondo irakurri, testua handitu eta ondo irakurriko duzue)

Actividades sobre la lectura: preguntas



Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 

Gaur, irakurtzeko proposamen berri batekin gatoz. Goizean, lenguan Port Aventurari buruzko testu bat irakurtzen egon zarete, orain hemen Port Aventurari buruzko liburuxka bat jarriko dizuegu irakurri nahi duenarentzat: Port Aventurako liburuxka


Aukerakoa: 


Gaur aukeran MAGIA egitea proposatzen dizuegu! Behar dituzuen materialak familiari eskatu eta ondoren zuen gelan praktikatu. 

Prest duzunean, familiari aurkeztu! Ziur txundituta utziko dituzula!