ASTELEHENA 25

Kaixooo!

Beste asteburu bat pasa da. Zein azkar pasa den! Zer moduz? Mendira joateko aprobetxatu duzue? Irakasle batzuk bai. 🌄🌄☀

Aste hau Herrikide osatzen dugun guztiontzat berezia da! Baina, zergatik?

ADI! ðŸš€ HERRIKIDE FESTA ETXETIK OSPATUKO DUGULAKO!🚀‬

Sartu Herrikide festako webgunean ikusi egitaraua eta parte hartu! Aste honetan ederki pasako dugu! 😉😊 #ametsaeraikitzen

Festaren webgunea ikusteko irudiaren gainean klikatu:



Animatu ekintzetan parte hartzen, denon artean aste polita pasako dugu eta!


Animo aste berri honekin! Hemen astelehenean egin beharreko lanak:

Egun on programa!

Herrikide jaiak ondo hasteko, aste honetan zehar blogeko eskubiko zutabean "Gure musika txokoa" izeneko atal bat izango duzue. Gaurko lanak egiten hasi aurretik, zerrenda horretako abesti bat aukeratu, entzun eta nahi duenak abestu. 🔊🔊🔊

Horrez gain, goizeko 10:00etan, Herrikideko Youtube kanalean Herrikide festei hasiera emango zaie. Adi egon, eta ikusi, ziur gaude gustatuko zaizuela!

Beheko bideo hau goizeko 10:00etan hasiko da.



Mate:

1. Ostiraleko ariketak zuzendu. Hementxe erantzunak: pisu neurriak zuzenketa

2. Gaur ere pisu neurriak gramoetara pasatzeko beste fitxa interaktibo bat egingo duzue. 



Fitxa bukatzean bi aukera ematen ditu: ikusi zuzenketa eta irakasleari bidali. ZUEK NIRE IRAKASLEARI BIDALI AUKERA SAKATU BEHAR DUZUE. Hor zure izena, maila, arloa eta zure matematikako irakaslearen email idatz beharko duzu. (Hauek dira matematikako irakasleen emailak: mezeizal@herrikide.eus eta icalvilloc@herrikide.eus)

3. Aste honetan etxeko planoekin lan pixka bat egingo dugu. Edurne bere auzoan eraikiko duten pisu berri baten planoari begira dago. Aztertu planoa eta galderei erantzun: etxeko planoa

BURUKETA HAU ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ BIDALI.


Euskera:

1. Gaur euskeran lehenengo irakurgai bat irakurriko duzue, Txan Magori egindako elkarrizketa bat da. (Liburu hau batzuk etxean duzue, beraz liburutik irakurri dezakezue)

Hementxe irakugaia: Txan Magoarekin hizketan

Ondoren, galderei erantzuteko beste galdetegi interaktibo bat sortu dugu, erantzun bezain laster zuek erantzunak zeintzuk diren jakiteko. Guztira 10 galdera dira, baina bi galdetegi dira, batean lehenengo 5 galderak eta bigarrengoan, beste bost.

- Lehenengo galdetegia: 1.-5. galderak

- Bigarren galdetegia: 6.-10.galderak

Matematikako fitxarekin egin duzun bezala, bukaeran irakasleari bidali sakatu, datuak bete eta zure euskerako irakasleari bidali: mezeizal@herrikide.eusicalvilloc@herrikide.eus edo adelcastillo@herrikide.eus.


2. Txan Magoa artista bat dela ikusi dugu, baina zuen artean ere artista pila bat ditugu (magoak, dantzariak...). Eskolako festan, Go Talent lehiaketa egingo da, eta gaur magia truko bat egitera animatzen dizuegu! Ziur familiakoak txundituta utziko dituzula 👀👀👀👀👀👀👀 Bi trukoren artean aukeratu dezakezue:

1. aukera: lau truko erraz


Zuen magia trukoa guri bidali Driven edo emailez bidez. Nahi duenak, komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali dezake egindakoa eta datozen egunetan Herrikideko sare sozialetan eskolan dauzkagun artista guztiak ikusteko aukera izango dugu.


Irakurketa:

Herrikideko festen aste honetan ere, irakurketari tartetxo bat eskainiko diogu. 15:30tan, Herrikideko Youtube kontuan ipuin kontalari bat edukiko duzue. Nahi duenak, ordu horretan esteka honetan sakatu: asteleheneko ipuin kontaketa 15:30

Hori jarraitu nahi ez duenak, aurretik egiten zenuten bezala, irakurketa librea egingo duzue. Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Aste honetako aukerako proposamenak Herrikide festarekin lotutakoak izango dira.

GO TALENT!

Herrikideko ikasle, familia eta irakasleen artean artista pila bat dauzkagu: dantzariak, magoak... Gaur guk euskeran magia ariketa bat egitea proposatu dizuegu, ideia hori erabili dezakezue.

Pentsatu zertan zaren ona edo familian zertan zareten ona eta zer gustatuko litzaizuekeen besteei erakustea. Grabatu eta guri bidali Driven edo emailez bidez. 

Ondoren, komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali behar dituzue eta datozen egunetan Herrikideko sare sozialetan eskolan dauzkagun artista guztiak ikusteko aukera izango dugu.

Animatu parte hartzera!