OSTEGUNA 28

Kaixooo, egun polita gaurkoa ere!



Zer moduz atzo altxorraren bila? Ondo pasa zenuten ezta? Pirata ausartak zarete! 😁😁😁


Gaur Herrikide jaietan TALENTUEN EGUNA OSPATUKO DUGU. Arratsaldean, Go Talent lehiaketarako bidalitako bideoan inguruan hitz egingo dute.

Hau da gaurko egitaraua:

10:00 Herrikide Gosariak: sartu

15:30 Ipuin kontalaria: sartu


17:00 Gora gure aiton.amonak festa. Festetako webgunean sartu zuzenekoak ikusteko.



Egun on programa!

Aurreko egunetan bezala, gaur ere, goizeko 10etan Herrikideko gosaria egingo dugu. Animatu 10:00etan zuzenekoa ikustera, ea elkarrizketa gustatzen zaizuen. Hementxe sartu: osteguneko gosaria



Euskera:



Atzo, Herrikide jaietan, aiton-amonei omenalditxo bat egin genien eta aztelaniako saioan aitona-amonen inguruan testu bat irakurri genuen. Irakurtzen ari zinenean, beharbada zuen aitona-amonarekin gogoratu zinen , edo osaba-izeba berezi batekin ...

Zuek bidalitako lantxo batzuk apaindu eta blog honetako eskubiko zutabean jarri ditugu, primeran deskribatzen duzue zuentzako aiton-amonak zer diren! Mundialak dira, baietz?

Gaurko jarduera zure aitona edo amona baten inguruan hitz egitea izango da (edo zure familiako beste pertsona baten inguruan ere egin dezakezu) eta egiten duzun azalpen hori grabatu egin behar duzu.

1. Eredu gisa, entzungai hau entzun: amona Juliana

2. Zuen aurkezpena prestatzeko, jarraitu beharreko gida arretaz irakurri: aiton-amonen ahozko azalpena. Ondo pentsatu, ziur aurkezpen politak egingo dituzuela! Ahal duzuenok, noski, aiton-amonei zuen aurkezpena bidali edo beraiekin baldin bazaudete, kontatu, ea gustatzen zaien.


PRESTATZEN DUZUN AHOZKO AZALPENA EUSKERAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIZKIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.

3. Horrez gain, aiton-amonei eskainitako marrazki, poster, eskutitz... politak egin ditzakezue eta ahal duzuonek zuen aiton-amonei eman edo bidali.



English:

Good morning!

As every English lesson, we are going to start with Today´s news.

For today's main activity you have 3 options, You have to create something to present, with the following information. Wolves information.

You don't have to use all the information.

OPTIONS:

1. Digital Poster (MicrosoftWord, WordArt, Paint, Canva...) WolvesPoster
2. Digital PowerPoint WolvesPowerPoint
3. Handmade poster. Use your imagination. (Notebook, A4 papersheet, cardboard...)

Share in drive your poster, document or the photo of your handmade poster.

Enjoy!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiki bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa:

PHOTOCALL: jantzi txapelak, betaurrekoak, pelukak... nahi duzuena eta atera zuen argazkiak. Guk baldintza bakar bat jartzen dizuegu: Herrikide nonbait azaltzea (logoa, kamiseta, sudadera...). Argazkia atera eta guri edo komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali.