Zer moduz joan da astea? Proposatutako lanak egin eta deskantsatzeko denbora izango duzue larunbata eta igandean. Egun gutxiago falta dira kalera ateratzeko eta batera egoteko, animo!!
IRAKASLEOK ZUEN LANAK ZUZENTZEN JARRAITZEN DUGU. ORAIN LANAK HORTIK BIDALTZEN DITUZUENEZ, NOIZBEHINKA LANETAN IRUZKINAK (KOMENTARIOAK) JARTZEN JOANGO GARA. BERAZ, ZUEN KARPETA DESBERDINETAN BEGIRATZEKO OHITURA HARTU! :)
Driven lanak, argazkiak, bideoak... sartzeko pausoz pauso azaltzen duen dokumentu bat sortu dugu. Oraindik ez baduzue lortu, asteburuan begiratu dezakezue.
* Driven artxibo bat sartzeko urratsak: dokumentua
* Insertar archivos en drive: documento
Hementxa gaurko ordutegia:
Egun on programa!
Etxean eguna ondo asteko, eskolan Egun On programan egiten dugun bezala, gaur pentsatzeko ariketa bat egitea proposatzen dizuegu, ez duzue ezer idatzi behar.
Mate:
Gaur matematikako saioan kenketak eramanarekin eta buruketa bat egingo egingo ditugu.
1. Bideoa ikusi.
2. Bideoan ikusitakoa kontuan hartuz, ariketa batzuk egin. Hementxe ariketak: eragiketak (kenketa eramanarekin)
3. Azkenik, buruketa hau egin, baina kontuan izan fitxak zer eskatzen den: datuak, eragiketa eta erantzuna. Hementxe egin behar duzuen buruketa: buruketa apirilak 24
Gazte:
1. Bideoa ikusi.
3. Azkenik, buruketa hau egin, baina kontuan izan fitxak zer eskatzen den: datuak, eragiketa eta erantzuna. Hementxe egin behar duzuen buruketa: buruketa apirilak 24
Gazte:
1. Lectura de un texto sobre cuidades especiales. Primero, leer el texto y posteriormente, responder a las preguntas.
Lectura: cuidades con un encanto especial
2. Vamos a repasar algunas cositas que vimos en clase.
+ Primero, teneis que ver este vídeo: Determinantes, artículos y demostrativos
+ Segundo, hacer las siguentes actividades: actividades 24 de abril
Lectura: cuidades con un encanto especial
2. Vamos a repasar algunas cositas que vimos en clase.
+ Primero, teneis que ver este vídeo: Determinantes, artículos y demostrativos
+ Segundo, hacer las siguentes actividades: actividades 24 de abril
Irakurketa:
Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.
Aukerakoa:
Gaur proposatzen dizugun aukera atzoko egunarekin lotuta dago, LIBURUAREN EGUNAREKIN. Agian batzuek atzo ez zenuten denbora eduki hori egiteko. Gaur atzoko proposamen berdinak jarriko ditugu aukeran egiteko.
Norbaitek atzo bideoa grabatu bazuen edo orri-markatzailea egin bazuen, beste bat aukeratu dezakezue gaur. Zuek bidaltzen dituzuen lantxoekin, ideiekin, bideoekin, argazkiekin... pelikula bat egingo dugu "Nire lagun liburua" izenekoa.
Norbaitek atzo bideoa grabatu bazuen edo orri-markatzailea egin bazuen, beste bat aukeratu dezakezue gaur. Zuek bidaltzen dituzuen lantxoekin, ideiekin, bideoekin, argazkiekin... pelikula bat egingo dugu "Nire lagun liburua" izenekoa.
1. IDEIA: hurrengo galderen inguruan zerbait pentsatzea.
* Pila bat gustatu zaizun liburu baten izena, lagun bati gomendatuko zeniokeena.
* Zer da zuretzat liburu bat? Adibidez: bidaiatzera eramaten nauena...
* Asko gustatu zaizun pasarte bat idaztea.
* Mezu bat idaztea liburuen inguruan.
1. ideia hau aukeratzen baduzue, formatu desberdinetan bidali dezakezue: gehienez minutu bateko bideo batean, gehienez audio bateko bideo batean, argazki batean testu motz batekin, mezu idatzi batean...
2. IDEIA: orri markatzaile bat egitea
Bigarren aukera honetan orri markatzeile bat egiteko jarraitu behar dituzuen pausoak zeintzuk diren erakusten duen bideo bat jarri dizuegu.
Hemen, beste markatzaile batzuen ideiak daude, hala ere, zuek sormena erabili zuena sortzeko. Oso ideia politak dituzue zuek!
3. IDEIA: etxeko norbaiti ipuin bat kontatu
Etxean zure anai-arrebari edo gurasoei zuk auketutako ipuin bat kontatu. Kontatu aurretik, ipuina prestatu beharko duzu eta kontuan hartu erritmoa eta pertsonaiak desberdintzeko ahotsak aldatzea komenigarria izan daitekela.
4. IDEIA: nire autoerretratoa eta liburua
Azkeneko aukera honetan, argazkian ikusten duzuen bezala, zuen autoerretratoa egin beharko duzue. Lehenik eta behin, zuen aurpegiaren marrazki bat egin eta xehetasunak kontuan hartu. Gero, eskuak liburua eusten nola jarri daitezkeen pentsatu. Denbora pixka bat hartu pentsatzeko, hasieran zaila dirudi, baina bururatuko zaizue, ziur gaude!
Bukatzeko, egindakoa apaindu eta argazkian ikusten duzuen bezala, goiko aldean zuen izena edo gustuko duzuen liburu baten izenburua idatzi dezakezue. Gauza gehiago egin nahi badituzue, libre!