ASTELEHENA 20

ASPALDIKO DENEI!!! 






Zer moduz zaudete? Zer moduz oporrak etxean? Desberdinak ezta?

Gu hilabete honetan asko gogoratzen ari gara zuetaz.



















Beno, gaur berriro lanean jarraitu behar dugu, horretarako hemendik aurrera, eskolan bezala ordutegi zehatz bat jarraitzea proposatzen dizuegu. (Ordutegi hau beti egongo da eskubiko zutabean zuek eskura izateko).

  • Goizero, bi ikasgai desberdin egingo ditugu, lehenengoa, 9:00etatik 10:30tara eta bigarrena, 11:00etatik 12:30tara. 
  • Arratsaldean, irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri, komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Irakurri ondoren, egunero aukerako beste jarduera gidatu bat proposatuko dizuegu, hau nahi duenak egiteko izango da, adibidez: esperimentu bat, musika ariketak, ariketa fisikoak, eskulanak...
  • Asteazkenetan, tutore bakoitzak bilera egingo du bere ikasleekin 5-6 pertsonako taldeetan, gorabeherak, dudak... argitzeko.
  • Arlo desberdinetan zalantzak baldin badituzue, lasai galdetu, korreoz gure emailak partekatu genizkizuen.

Egun on programa!

Eguna etxean ondo asteko, gaur "Aukera berriak" abestiarekin, bideoa jarraituz dantza egitea proposatzen dizuegu. ANIMO ETA MUGITU GORPUTZAK!!!! πŸŽΆπŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰


Hementxe bideoa: Aukera berriak dantza 


Mate:

Gaur matematikako saioan buruzko kalkulua eta zenbakien deskonposaketa landuko dugu.

1. Bideoa ikusi eta irakasleak esaten duena egin behar duzue.






2. Zenbakien deskonposaketa nola egiten zen errepasatzeko, fitxako ariketak egin behar dituzue: Zenbakiak errepasatzen fitxa


Euskera:

Oporren aurretik bi txontxongilo polit egin zenituzten galtzerdi zaharrekin. Batzuek bidali dizkiguzue argazkiak, zein lan politak egiten ari zareten! Artistak zarete!

Gaur bi txontxongilo horiekin antzerkitxo bat prestatu beharko duzue. Horretarako guk prestatu dugun gida eta hori jarraituz etxean zuen antzerkiak sortu! ZUEN ANTZERKIEN BIDEOAK GRABATU ONDOREN, NAHI IZANEZ GERO, ZURE EUSKERAKO IRAKASLEARI BIDALI!

Hau da 4. mailako ikasle batek bere etxean oporretan egindako antzerkia, primeran egin zuen!





Hementxe duzue begiratu beharreko gida:



****** Oporretan antzerkia egin zenutenok fitxa hau egin dezakezue: asmakizunak sortu.
(Asmakizunak idatzi ondoren irakasleari bidali).

Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 

Gaur proposatzen dizugun aukerako jarduera eskulan bat egitea da. Papiroflexia egingo duzue, arte honek japoniar jatorria du eta paper orriak tolestuz irudi desberdinak sor daitezke. Orain paperak tolestuz arrain polit bat egingo duzue. Nahi izanez gero, orri txurietan egin dezakezue eta gero zuen arrainak apaindu.

Hementxe bideoa: