Beno, astean aurrera goaz eta atzo zuekin bideo-deiak izan genituen. Orokorrean, oso ondo moldatzen ari zaretela konturatu gara. Zein polita den gure lagunekin tartetxo bat bideo-deiez pasatzea!
Gaur egun berezia da, apirilaren 23, baina zergatik? Hementxe duzue erantzuna!
Hementxe gaurko ordutegia, ziur jada gordeta duzuela, baina badazpada:
Gaur bi erronka egitea proposatzen dizkizuegu! Bat errazagoa da eta bestea zailagoa. Animo, ziur lortuko duzuela!
1. Erronka: Orekaren erronka
2. Erronka: Oinetakoaren erronka
Euskera:
Gaur irakurketa landuko dugu, horretarako testu bat irakurriko duzue eta gero Google galdetegi bat bete beharko duzue.
1. Euskal Herrian bizi den neska bati buruzkoa da irakurgaia. Hementxe duzue: Euskal Herria irakurgaia
2. Gaur galderak koadernoan erantzun ordez, galdetegi bat bete dugu testuari buruzko hainbat galderei erantzuteko. Galdetegian sartu aurretik, testua ulertu duzula ziurtatu. Galdetegian zuen izen abizenak idazten dituzuenean, bi gauzak idatzi behar dira IZENA + ABIZENA. Ez baduzue ondo idazten, guk ez dugu informazioa ondo jasoko.
Hementxe formularioa: Testuari buruzko galdetegia
3. Albokari buruzko informazioa eta datu interesgarrien berri izateko, web orrialde hau begiratu dezakezue. Guri gustatu zaigu, ea zuei! (Adobe Flash Player onartu behar duzue web orrialdea ondo ikusteko)
Hementxe linka: Alboka
English:
Good morning!
Before you start with today´s activity, you have to watch again tuesday´s video. Later, you will have to answer some questions , so pay attetion.
When you finished watching the video, complete the following pages, if necessary watch the video again.
Complete the document: Peter and the wolf document word
When you finish, leave it in your drive folder.
Enjoy!
Irakurketa:
Liburuaren eguna denez, irakurketari eskeiniko diogu eguna.
Gaur liburuaren eguna dela ba al zenekiten?
Liburuaren eguna ospatzeko irakurketa tartetxo honetan zerbait berezia egitea pentsatu dugu. Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Zuek bidaltzen dituzuen lantxoekin, ideiekin, bideoekin, argazkiekin... pelikula bat egingo dugu "Nire lagun liburua" izenekoa.
BAINA, ZER BEHAR DUGU PELIKULA EGITEKO?
Ideia desberdinak aurkeztuko ditugu eta zuek gustoko duzuena aukeratu.
1. IDEIA: hurrengo galderen inguruan zerbait pentsatzea.
* Pila bat gustatu zaizun liburu baten izena, lagun bati gomendatuko zeniokeena.
* Zer da zuretzat liburu bat? Adibidez: bidaiatzera eramaten nauena...
* Asko gustatu zaizun pasarte bat idaztea.
* Mezu bat idaztea liburuen inguruan.
1. ideia hau aukeratzen baduzue, formatu desberdinetan bidali dezakezue: gehienez minutu bateko bideo batean, gehienez audio bateko bideo batean, argazki batean testu motz batekin, mezu idatzi batean...
2. IDEIA: orri markatzaile bat egitea
Bigarren aukera honetan orri markatzeile bat egiteko jarraitu behar dituzuen pausoak zeintzuk diren erakusten duen bideo bat jarri dizuegu.
Hemen, beste markatzaile batzuen ideiak daude, hala ere, zuek sormena erabili zuena sortzeko. Oso ideia politak dituzue zuek!
3. IDEIA: etxeko norbaiti ipuin bat kontatu
Etxean zure anai-arrebari edo gurasoei zuk auketutako ipuin bat kontatu. Kontatu aurretik, ipuina prestatu beharko duzu eta kontuan hartu erritmoa eta pertsonaiak desberdintzeko ahotsak aldatzea komenigarria izan daitekela.
4. IDEIA: nire autoerretratoa eta liburua
Azkeneko aukera honetan, argazkian ikusten duzuen bezala, zuen autoerretratoa egin beharko duzue. Lehenik eta behin, zuen aurpegiaren marrazki bat egin eta xehetasunak kontuan hartu. Gero, eskuak liburua eusten nola jarri daitezkeen pentsatu. Denbora pixka bat hartu pentsatzeko, hasieran zaila dirudi, baina bururatuko zaizue, ziur gaude!
Bukatzeko, egindakoa apaindu eta argazkian ikusten duzuen bezala, goiko aldean zuen izena edo gustuko duzuen liburu baten izenburua idatzi dezakezue. Gauza gehiago egin nahi badituzue, libre!
Aukerakoa:
KIROLA!
Hementxe bideoa; osteguna kirola