Primeran ari zarete lanean! Lan zoragarriak egiten ari zarete! Oso oso pozik gaude egiten ari zareten ahalegin guztiarengatik. TXALO HAUEK ZUENTZAKO DIRA:
Atzo askok Driven lanak jarri zenituzten, hasieran zaila dela dirudi, baina horrekin ere moldatuko gara! Ziur gaude denek ikasiko dugula. Gu ere pixkanaka zuek karpetetan bakoitzak egin dituzuen lanak, argazkiak, bideoak... igotzen hasi gara. Hartu ohitura eta sartu egunean behin begiratzera.
Horrez gain, egia da atzo naturren besteetan baino lan gehiago bidali genuela, baina ingelesean ez zenuten hainbeste lan eta natur astean behin bakarrik daukagu, beraz pixka bat lan gehiago egin behar dugu. Gaur, aldiz, lan gutxiago duzue 😀😀😀😀
Eskubiko zutabean, badakizue egunero zuek lan desberdinak erakusten ditugula. Bideo askoooo jaso ditugu! Zuek egindako antzerkien bideoak pixkanaka-pixkanaka erakusten goaz. Antzerkia bidali baduguzu eta oraindik ez badugu argitaratu lasai, bihar edo etzi jarriko dugu. Jaso ditugun guztiak erakutsiko ditugu aste honetan zehar.
Orain, goazen EGUNAREKIN HASTERA!
Dakizuen bezala gaur asteazkena da, eta gaur...
BIDEO-DEIAK DITUZUE TUTOREEKIN!!! (Zuen tutoreak jarriko dira zuekin kontaktuan)
Hementxe gaurko ordutegia:
Ondoren, mandala prest duzuenean, sortutako mandala margotu dezakezue 10 minutuz. Margotzen duzuen bitartean musika lasaia jarri dezakezue. Guk hemen abesti bat proposatzen dizuegu, baina zuk aukeratu dezakezu zer entzun.
Gazte:
1. Hoy vamos a aprender como se escribe un correo electrónico.
Estas son las actividades que debeis hacer: Tarea de correo electrónico
2. Cuando acabeis de escribir el correo y lo mandéis, podeis relajaros un poco escuchando la canción que han creado hace poco sobre la situación que estamos viviendo.
Mate:
Gaur matematikako saioan kartekin zenbakiak errapasatuko ditugu.
Hementxe duzue gida bat zer egin behar duzuen jakiteko: Zenbakiak errepasatzen kartekin
Hementxe duzue gida bat zer egin behar duzuen jakiteko: Zenbakiak errepasatzen kartekin