ASTEARTEA 5

Kaixo lagunak! 



Zer moduz zaudete? Atzo batzuk liburu digitalak ikustea lortu zenuten, oso ondo! Hala ere, gogoratu, hori ez da beharrezkoa, nahi baduzue bakarrik erabili.

GAUR ARRATSALDEAN, 16:30TAN, SOINKETA ZUZENEAN EGINGO DUGU 4. MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEEK "MEET" APLIKAZIOAREN BIDEZ. Aurreko astean bezala, ordu horretan blogean sartu eta zuzeneko saiora sartzeko esteka jarriko dizuegu. Ordu horretan denak kiroleko arroparekin jantzita egon beharko zarete!

Aurreko asteko material berdina erabiliko dugu!




Natur

Gaur, Naturreko saioa hasteko, lehenengo bideo hau jarri, lurrean etzan, begiak itxi eta bi minutuz bideoko soinua entzun. Entzunaldia: soinuak entzun

Ondoren, fitxa bat egingo dugu, baina horretarako beheran dauden pausoak banaka jarraitu. Hementxe fitxa: Natur maiatzaren 5a. ERNE, EZIN DA EGIN PAUSOAK IRAKURRI GABE!

1. PAUSOA: Sarrerako galderak pentsatu.

2. PAUSOA: Fitxako "Zer dakizu ekosistema honi buruz?" ataleko galderari erantzun.

3.  PAUSOA: irakurketa testua arretaz bi aldiz irakurri, hementxe duzue: Basoa irakurketa. Ondoren, fitxako 3. ataleko galderei erantzun.

4. PAUSOA: Euskal Herriko basoetan askotan urtxintxak aurkitzen ditugu, horregatik gaur basoa landu dugunez abesti polit batekin bukatuko dugu.



5. LAN GEHIAGO EGIN NAHI DUENARENTZAT: animaliei buruz gehiago jakin nahi duenak, informazio interesgarria daukagu hementxe: basoa

Begia duten borobil gorrien gainean klikatuz gero, informazio horiek aurki ditzakezue.




English


Hello!

Remember that today you have to continue with the activity of last thursday, the booklet. When you are finished, shared using google drive.

And today´s second activity, is about to create a hand-made musical instrument. Watch the video,  create your own musical instrument at home and then, share it! How to make a musical instrument










Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri.

GAUR PROPOSAMEN BATEKIN GATOZ, NAHI DUENARENTZAT. Basoei buruzko informazio polit bat aurkitu dugu norbaitek gaurko irakurketa saioan irakurtzeko aprobetxatu nahi badu, gaztelaniaz dago. 

Hementxe irakurgaia: los grandes bosques
  



Aukerakoa: 


Gaur 16:30etan soinketa zuzenean egingo dugu, animatu gurekin parte hartzera!