ASTEAZKENA 6

Kaixo denoi!



Egunak aurrera doaz, baina guk gogoz jarraitzen dugu! 4. mailako irakasleok badakigu lan bikaina egiten ari zaretela. Zuen saiakerak eta esfortzuak hala erakusten du.


Gaur dakizuen bezala asteazkena da eta bideo-deiak dituzue tutoreekin! Zuen tutoreak jarriko dira zuekin kontaktuan zein ordutan egingo duzuen esateko.



Egun on programa!


Eguna etxean ondo hasteko, olerki bat entzutea proposatzen dizuegu.

Olerkia entzuteko hementxe klikatu: historia de un perro

 


Gazte:

Hoy vamos a hacer unas actividades del libro de lengua, páginas 80 y 81. Si no tenéis el libro en casa, no pasa nada, nosotras os vamos a poner los ejercicios en el blog.

LA PRIMERA ACTIVIDAD DE LENGUA DE HOY LA TIENES QUE SUBIR AL DRIVE O MANDÁRSELAS A TU PROFESORA DE LENGUA.

Hemos creado esta ficha para los que no tenéis el libro en casa: Las diversiones

En la tercera actividad, vais a escuchar esta audición: juego



Mate:

1. Lehenengo, hurrengo dokumentuko informazioa arretaz irakurri. Dokumentua hementxe: zenbaki dezimaldunak (hamartarrak)

2. Zenbaki dezimaldunak lantzen. Gaur liburuko ariketa batzuekin jarraituko dugu, dokumentu batean bildu ditugu zein ariketa egingo ditugun, baino etxean liburua baduzue hobeto, orrialdea begiratu eta liburuan irakurri ariketak.

Dokumentu horretan proposatzen den bigarren orrialdeko ariketa, lan gehiago egin nahi duenarentzat da. Lehenengoa, denentzat derrigorrez, bigarrena nahi duenarentzat.

Hementxe dokumentua: zenbaki dezimaldunak lantzen

3. Buruketa. Hementxe: Onintzaren bizkotxoa

BURUKETA HAU ZURE MATEMATIKAKO IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.




Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 





ANIMO, ASTE ERDIA EGIN DUGULA!