OSTEGUNA 7

Kaixo lagunak!



Zer moduz atzo bideo-deiak? Animo, osteguna eta ostirala bakarrik geratzen direla!



Hementxe gaurko lanak:

Egun on programa!

Eguna etxean lasai hasteko, lehenengo bideoa martxan jarri, ondoren, zure logelako lurrean etzanda jarri eta bukatzeko, begiak itxi. Gozatu soinuaz eta eguna lasai-lasai hasi. 




Euskera:

Gaur hasteko, galdera batzuk ditugu zuentzako: Gustuko al dituzue txoriak? Zer txori mota ezagutzen dituzue? Etxean ba al duzue txoririk?

Gaur euskerako saioan horri buruzko lan pixka bat egingo dugu.

Gaurko saiorako guk prestatuko fitxa bat sortu dugu. Hala ere, fitxako gauzak guk gelan erabiltzen dugun euskerako liburutik aterata daude, liburua etxean baduzue, hortik begiratu dezakezue, 136., 137. eta 141. orrialdeetan.

Hementxe gaurko prestatu dugun fitxa: euskera Begira hor! fitxa

ANIMALIEN FITXA EGITEN DUENAK BERE IRAKASLEARI BIDALI BEHAR DIOZU, DRIVERA IGO EDO EMAILEZ.

Fitxa horretako jarduera egiteko, guk hemen, blogean, entzungaia eta Urdaibaiko paduraren zuzeneko bideo jarriko ditugu, fitxako ariketetan beharko dituzue eta. 

Entzungaia: Txangoa

Urdaibaieko zuzenekoa: 

ADI! Orain goizean gu zuzenekoa ikusten egon gara eta guk animali gehiago ateratzea espero genuen. Bideoan jartzen duen moduan, arratsaldean 18:00tan, bertako langile batek gaztelaniaz azalpen batzuk emango ditu zuzenean ikusten dituen animaliei buruz eta azalpen bera euskaraz 18:45. Ordu horretan etxean baldin bazaudete aprobetxatu interesgarria izango da eta!

Guk gaurko euskerako fitxan proposatutako azkeneko ariketa egiteko zailtasunak baldin badituzue, beste egun batean egin, momentu honetan animalia gutxi ateratzen direlako.




*** LAN GEHIAGO EGIN NAHI DUENARENTZAT (aukera bat da, ez da derrigorrezkoa denentzako): galdera batzuk pentsatzea proposatzen dizugu, nahi baduzu koadernoan idatzi.

- Txoriak kaioletan ikustea gustatzen al zaizu? Zergatik?

- Zure ustez txoriak aske egoteko zein da leku aproposena?


English:

Good morning!

We want to see your musical instruments booklets, so please put them on Drive. And if you have done the handmade musical instrument, share it too.

Today we are going to work on the computer. Look at the PowerPoint and listen to the audios on each slide. Then, read the sentences you have heard before. (Download the file to be able to listen the audios.) Peter and the wolf. Listen and read.

When you are done, complete these exercises. Peter and the wolf 6.

Good luck!


Irakurketa: 

Irakurketa librea egingo duzue, zuek aukeratu zer irakurri: komiren bat, aldizkariren bat, egunkariko berriren bat, libururen bat... Etxeko leku lasai batean jarri eta lasai lasai irakurri. 


Aukerakoa: 


Gaur aukera bazala esperimentu polit bat egitea proposatzen dizuegu. Animatu!

Hementxe: esnea jostagarri